Soraluze izena (eu)
Izenaren jatorria
Ezaguna da Soraluzeri Gaztelako Alfonso XI erregeak hiri-gutuna eman ziola, 1343. urtean hain zuzen. Gainera, nahiz eta hiri-gutun hori galduta egon, aipamen historikoei jarraituz bertan agertzen zen Soraluce lehen aldiz: ...Alfontso Erregeak... herri eta hiribildu bat sortzeko agindu zuen... Soraluze eta Herlabia izeneko landa lurretan[1].
,
XIIII liburuko XIX atalean, Esteban Garibaik hiribildua sortu zeneko azalpena dakar[2]. Ordutik hona historialari guztiok erreferentzia bera erabili izan dute, batez ere jatorrizko agiriak aspaldi desagertu zirelako:
- Setio horretan (Algecirasekoa), Alfontso Erregeak... hiribildu bat sortzeko agindu zuen... Soraluze eta Herlabia izeneko landa lurretan, eta agindu zuen Soraluzen bizi ziren Markinako gizonek eta Herlabiako sorotan bizi zirenek egin zezatela Placencia izeneko herri eta hiribildu hori.
- Bere mugak eta Logroñoko hiriaren forua eman zizkion, 1381. urteko urriak 15ean Algeciraseko errege kanpamenduan, Kristo jaio osteko 43.ean, igorritako agindu baten bidez, Sancho Mugarra bere idazkariaren aurrean eta Gipuzkoako Merino Nagusia Beltran Velez de Gebara izanaz, probintzia bereko jendearekin setio luze honetan Alfontso Erregea lagunduz ari zena.
- Azken honek zera agindu zuen, hiribildu hori hesitu eta dorreak egin, eta Eliza jaso, eta Elgoibar eta Mendaroraino Markina esaten zitzaiola.
Lehen aipamena hiribilduari Gaztelako Alfonso XI erregeak hiri-gutuna eman ziola, 1343. urtean hain zuzen. Gainera, nahiz eta hiri-gutun hori galduta egon, aipamen historikoei jarraituz uste izan da izena ere erregeak eman ziola: eta agindu zuen... egin zezatela Plasencia izeneko herria[3].
Ordutik aurrera Placencia izena gailendu bazen ere, inoiz Placencia de Soraluce moduan agertu dela. Mende askoren isiltasunaren ondoren, XX. mende hasieran berriro agertu zen, .
Ortografiaren bilakaera
Aurreneko Plasençia-tik hasita, izena modu askotan idatzita izan da. 1700 urtetik aurrera Placencia moduan geratu arte (inoiz oraindik Plasencia agertzen zela), edota Placencia de las Armas. Euskaraz, XIX. mendean Juan Ignacio Iztuetak Plazenzia erabili zuen, eta XX. mendean Plaentzi, Plaentxi, Soraluze... erabili izan dira.
Baina XVIII mende aurretik, eta ortografia finkatu artean, grafia asko aldatu da. Batez ere bi letra edo grafema (laugarrena eta zazpigarrena) "dantza" egin dute, idazlearen arabera s, z, c edo ç jarriz toki horietan. Hau da:
- S O R A L U (z,c,ç) E
Izena desagertzen da hurrengommendeetanm era XX. mendean berriro agertzen da, 1912. urtean hain zuzen, Soraluze formarekin. Ordutik aurrera ez da besterik erabili.
Euskal Onomastikaren Datutegia
Azterketa hau ontzeko Euskaltzaindiak prestatu zuen Euskal Onomastikaren Datutegia[4] erabili izan da.
Datutegi horren arabera, herriaren izen agerpenak hauek izan dira:
Izena | Agerpenak | XIV. mendea | XV. mendea | XVI. mendea | XVII-XIX | XX. mendea |
---|---|---|---|---|---|---|
Plazencia de Soraluce | 4 | 1397 (3) | 1562 | |||
Plazençia de Soraluçe | 1 | 1453 | ||||
Soraluze | 11 | 1912, 1934, 1974 (2), 1976, 1978, 1979,1986 (3), 1989 |
Erreferentziak
- ↑ "...el rey don Alonso mandó hazer... otra nueva población y villa... en las tierras llamadas Soraluce y campo de Herlaguia". Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España. Esteban Garibai (Amberes, 1571).
- ↑ Durante esste assidio (el de Algeciras), el Rey don Alonso en la provincia de Guypuzcoa otra nueva población y villa en la ribera del rio Deva, en las tierras llamadas Soraluce y campo de Herlaguia, ordenando que los hombres de Marquina que habitauan en Soraluce y los que morauan en el campo de Herlaguia hizíessen esta población y villa a la que mandó llamar Plasencia. Diole sus términos y fuero de la ciudad de Logroño por su privilegio librado, dado en este real de Algecira en quinze días del mes de Octubre, de la Era de mil y trexientos y ochenta y uno que es este año del nacimiento de quarenta y tres ante Sancho Mudarra su Secretario siendo Merino Mayor en Guypuzcoa don Beltrán Velez de Gueuara que con las gentes de la misma prouincia se hallaría en este assidio largo en seruicio del Rey don Alonso. El qual mandó que a esta villa ecreassen y torreasen y hisiessen Su Iglesia y diziese este tiempo Marquina todo este valle hasta Elgoyuar y Mendaro. Esteban Garibai Zamalloa (Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España, 14. liburua, 19. atala).
- ↑ "...ordenando... hizíessen esta población... a la que mandó llamar Plasencia". Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España. Esteban Garibai (Amberes, 1571).
- ↑ Euskal Onomastikaren Datutegia. Leku izenak. Soraluze. Euskaltzaindia.