Industria militar (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Industria militar
    Egilea/k Juan Senovilla
    Aldizkaria La revista militar
    Data 1849
    Orriak 465-474
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Artikuluaren izenburu azpikoak halaxe dio: 1848ko azaroaren 25ean La Revista Militar 10. zenbakian izenburu honekin argitaratu zen artikulu batean jasotako zazpi proposameni buruzko oharrak.

    Garai hartan, Euskal Herriko (eta Soraluzeko) armagintza kinka larrian zegoen, eta gainera hainbatek ez zuten begi onez ikusten Espainiako Gobernuak harekin zituen loturak. Artikuluaren egilea Soraluzeko Erret Lantegien zuzendari izandakoa zen (Gasteizen zeudenean), eta bizi izandakoa ez zuen oso gogoko.

    Besteak beste, langileek armagintza eta nekazaritza tartekatzen zutela, gremioen indarra larregizkoa zela (prezioak igotzeko, teknologia berriak oztopatzeko...), Bizkaiako burdina merkeagoa zela Sevillan Soraluzen baino, Soraluze haran sakon batean zegoela, eta ibaia ezin zela erabili garraiorako... Soraluzeko arma lantegiak uzteko eta Oviedokoak (edota Sevillakoak) bultzatzeko eskatzen du.

    Artikuluaren bukaeran laburpen hau dator:

    Esandakotik ondorioztatzen da: 1. Soraluze, Frantziatik hamabi legoatara dagoen kokapen topografikoagatik, ez dela Espainiako gobernuaren fusilen fabrika bat ezartzeko toki ona, babestu ezineko tokia delako eta frantsesen inbasioaren aurrean ez duelako tarteko babesik ere; 2. Inbasio gerratan Soraluzen ezarritako lantegi batek frantsesei armak eta armagileak emango lizkioke; 3. Frantziaren kontrako garaiotan Soraluzek bi ezaugarri bilduko lituzke, desegokiak ez ezik, kaltegarriak oso: Espainiarentzat lan egiteari uztea, eta Frantziarentzat lan egitea; 4. Gerra garaian ezin bada izan, bake garaian ezta ere; 5. Armagileak lekualdatu behar dira bake eta gerra garaian lan egin ahal duten tokira, Oviedora.


    Erreferentziak