Carte du Guipuzcoa (eu)
Carte du Guipuzcoa | |
---|---|
Egilea | François de la Blottière |
Urtea | 1720 ggb |
Hiria | |
Tamaina |
Mapa zertan den
Mapa berak esaten duenez, Gipuzkoa zein inguruko lurrak erakusten du: Gipuzkoako mapa, aldi berean Nafarroako zati bat, Frantziako, Araba eta Bizkaiko mugak erakusten dituela, baita Baztan, Lerin, Araitz eta Oiartzungo haranak zein Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola, Deba eta Artibai ibaien arroak[1].
Mapak ezohizko orientazioa erakusten du, itsasoa (iparra) azpian eta lehorra (hegoa) goiko aldean.
Herriez gain, bideak marrazten ditu, baita mendi eta lepo batzuren izenak.
Mapak behin eta berriz argitaratu zen.
Soraluzeri buruzkoak
Eskumako beheko ertzean agertzen da. Bertatik bost bide irtetzen dira: Bergarakoa (Deba ibaiaren eskumatik), Ermuakoa (Sagar-errekaren barrena), Eibarkoa (Irure gainetik), Azkoitiakoa (Mendigainetik) eta Elgoibarkoa (Deba ibaiaren eskumatik hau ere).
Bitxikeriak
Artibai ibaia izendatzeko Oizaranzibia izena erabiltzen da.
Erreferentziak
- ↑ Carte du Guipuzcoa sur laquelle se trouve partie de la Haute-Navarre, les frontières de France, celles de la province d'Alaba et de Biscaye, comme aussi les vallées de Bastan, de Lérin, d'Araiz et d'Oyarzun, les cours des rivières de la Bidassoa, d'Oyarzun, d'Urumea, d'Orro, d'Urola, de Deva et de partie de celle d'Oyzaranzibia.