Parte occidentale dell'Europa (eu)
Parte occidentale dell'Europa | |
---|---|
Egilea | Vincenzo Maria Coronelli |
Urtea | 1692 |
Hiria | Venezia |
Tamaina | 92,1 x 61,4 zm |
Mapa zertan den
Vincenzo Maria Coronelli franziskotarra (1650-1718) XVII mendeko mapa egile ospetsuenetakoa izan zen. Venezian hasi zen lanean, eta gero Frantziako Luis XIV-k deitu zuen Parisera, eta bertan globo-bilduma monumentala eraiki zuen.
Parisen zegoela, J.E. Nolinekin elkarlanean aritu zen, eta ondorioz bere mapena bildu zituen Nolinen informazio zehatza eta beraren grabatzaile estilo bikaina.
Soraluzeri buruzkoak
Portuez gain, hiru herri agertzen dira Bizkaian: Tolosa, Trevigno eta Soraluze (Placencia).
Bitxikeriak
1688. urtean Vincenzo Coronellik lurbira-globoak egin zituen, Soraluze agertzen zela. Hurrengo urtetan (1593-1596) Matteo Albertik idulkitan ezarri eta Europako printzei saldu zizlkien.