Irurak-Bat zentrala (eu)

    Sorapediatik
    Irurak-bat zentrala. Ikuspegi orokorra.jpg

    Izenak

    Sagarraga-erreka zentrala, Sagar-erreka zentrala, Irurak-Bat zentrala


    Historia

    Emakida Angel Astaburuaga Barrutiak lortu zuen, 1911. urteko urtarrilak 14an, eta 1915.ko abuztuak 2an Antonio Zabala Garairi saldu zion.

    Antonio Zabala Sologoeneko eta Maltzagako zentralaren jabea zenez, emakida eta zentral guztiak enpresa bakarrean bildu zituen: Electra Irurak-Bat.

    Gero, 1934 urtean, Electra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.

    1965.ko uztailak 13an Eibarko Udalak erosi zuen zentral hau, Sagar-errekako uren eruatearen emaria hobetzeko. Horrerarako Igaraten ur-biltegia eraiki zuten, zentralera heltzen zen ura jaso era Illordoko tunelera ponpatzeko.

    Gaur egun zentrala eraitsita dago.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Ibarrola presa

    Gastandola, Ibarrola eta Goimendi errekak batzen diren tokian kokatuta, Ibarrola baserriaren gertu. XX. mende hasieran Antonio Zabalaren Electra Irurak-Bat enpresak eraiki zuen.

    Presak 5 metro ditu eta, nahiz eta gaur egun lohiz beteta egon, ondo mantentzen da.

    Erretena

    Ibarrola presatik San Martzial ur-biltegiraino 3.780 metrotako harrizko erretena dago, lurperatuta; bidean beste hainbat errekastoren urak jasotzen ditu.

    Erretenaren sekzioak trapezio forma du, eta ertzak borobilduta daude. Harlosaz estalita dago. Azken metrotan, San Martzialeko ur-biltegiko inguruan, erretena agerian dago eta sekzio laukia du.

    San Martzialgo erretena (Javitxooo 2014)

    San Martzialgo ur-biltegia

    140 metro luze da, 10 metro zabal eta 2,40 metrotako sakonera du. Boomerang forma du, mendiaren formari egokitzeko. Gaur egun sastrakaz eta zuhaizkaz beteta dago.

    Agerian egonda, gutxienez bi ezbehar gertatu dira bertan. Gerra garaian zauritutako errekete bat barrura erori eta bertan ito zen. 1946. urtean, berriz, baserri bateko morroia bere burua bota zuen uretara.

    Ur-biltegitik zentralera 30 zm-tako tutua zegoen; gehien bat lurperatuta, baina tarte batean porlanezko zutabe gainean agertzen zen.

    Zentrala

    Eraikinak bi solairu zituen. 150 CVtako Pelton motako bi turbinek indarra sortzen zuten, gero SAPAri saltzeko.


    Erreferentziak