Iraolabeitia baserria (eu)

    Sorapediatik
    Iraolabeitia
    Iraolabeitia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Iraolabeitia
    Bailara Irure
    Altuera 245 m
    Hedadura 30 Ha
    Kaletik 2,10 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak esaten duen moduan, Iraola azpian geratzen da.

    1651 urtean telleria baten aipamena egiten da, "Iraolagoytia, Yraolamanto y Yraolaveitia"ren esparruan[3].

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Martin de Aguirre e Iraolabeitia zen, Iraolabeitia baserria eta bere etxetxoa hipotekatu zituela[4].

    XX mendeko erdialdean elektretxe txikia zuten etxetik gertu, inguruko baserriei indarra ematen ziena.

    Maria Luisa Larreategi (argazkitan agertzen dena) 2002 urtean hil zen, eta geroztik baserrian ez da inor bizi.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (117. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (250 orrialdea)
    3. (Soraluzeko Udal Artxibategia 1651/10/16).
    4. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).