Euskel Eres-Sorta (eu)
Euskel Eres-Sorta | |
---|---|
Egilea | Aita Donostia |
Hizkuntza | Gaztelania |
Urtea | 1922 |
Argitaletxea | Unión Musical Española |
Hiria | Madril |
Izenburu osoa
Euskel Eres-Sorta / Cancionero Vasco
Liburua zertan den
Kantutegi honetan Aita Donostiak 393 euskal abesti eta doinu bildu zituen, hainbat agiri folklorikoez gain. Liburu hau ez da nahastu behar Cancionero popular vasco-rekin, 1921 eta 1925. urteetan Resurrección María de Azkuek argitaratuta.
Jose Gonzalo Zulaika Arregi[1] (1886-1956), Aita Donostia ezizenez, elizgizona, musikologo, musikagile, folklorista, euskal idazle eta euskaltzaina izan zen.
Soraluzeri buruzkoak
393 abesti eta doinu horien artean, lau Soraluzen jaso zituen.
1917 urtean, Policarpo Larrañaga (Don Poli) abadearengandik bi:
Eta 1919. urtean beste bi, Fermina Trebiñorengandik:
Erreferentziak
- ↑ Jose Gonzalo Zulaika. Wikipedia (euskaraz).