Plazentziako bandia (eu)
Izenburua | Plazentziako bandia / Elorrixo ta Txitia / Nire Plazentziatxo |
Egilea/k | ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Domentx Ucin, Imanol Lopez |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Elorrixo ta Txitia,
- Amable eta Aixia,
- Motxa ta konpañia,
- Plazentziako bandia.
Azalpenak
Gerra aurreko abestia, orduko txistulari bandaren musikari batzuren izenak aipatzen dituena.
Elorrixo Bizente Intxaurralde zen eta Txitia, berriz, Anacleto Berraondo; Amable Riojanua zen eta Aizia Julian Mendibil Astarloa. Azkenik, Motxatarrak (Motxa ta konpañia) Eusebio, Pedro eta Santos Basauri ziren.
Abestiari Nire Plazentziatxo ere esaten zitzaion.
2019 urtean Imanol Lopezek beste herriko bi doinurekin batu zuen, eta txisturako egokitu. Santiago-Santanetan herriko txistulari bandak Kontzejupean jo zuen, Domentx Ucinek sortutako Atxolin biribilketarekin batera[1].
Iñaki Letek Plazentziako banda honi erreferentzia egiten dio, Andramarixak artikuluan, 1947 urteko jai egitarauan agertua.
Erreferentziak
- ↑ Nire Plazentziatxo eta Atxolin herriko doinuak txistularien eskutik. Plaentxia.eus (2019ko uztaila).