Ezoziko Ama maiteari (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:45, 18 martxoa 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Ezoziko Santutegia. Andra Maria 01. Arantza Cuesta Ezeiza.jpg
    Izenburua Ezoziko Ama
    Egilea/k Ascensio Gurruchaga (doinua) / Anton Oregi (hitzak)
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Ascensio Gurruchaga funtsa
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Jaunan ametsa Ezoziko Ama Plazentzira etortzea
    Eta Mariak nai izan zuan gure onduan gelditzea
    Eta Mariak nai izan zuan gure onduan gelditzea.

    Aintziña batian etorri ziñan guri argi egitera
    Zurekin beti bizi gaitean maitetasunez beteak.

    Jaunan ametsa Ezoziko Ama Plazentzira etortzea
    Eta Mariak nai izan zuan gure onduan gelditzea
    Eta Mariak nai izan zuan gure onduan gelditzea.

    Beti lurrean lagun eiguzu erri ontako jabea
    Gero zerura jaso gaitzazu gure Amatxo maitea
    Gero zerura jaso gaitzazu gure Amatxo maitea Amatxo maitea.


    Azalpenak

    Eskeintza halaxe dio: “Plazentzi’ko zaindari dan Ezozi’ko Ama maiteari”. Ereserki hau 1967ko abuztuak 15ean estreinatu zen.

    Doinua Don Asensiok (Ascensio Gurrutxaga) sortu zuen, eta hiru zati ondo desberdinak ditu, leloa eta bi ahapaldi. Leloa soinubakarreko[1] abesbatzarentzako du, lehen ahapaldia ahots bakarrendakoa, eta bigarrena lau ahotsetara abesteko. Berbak Anton Oregirenak dira.

    Urte askotan ahaztuta egon eta gero, 2017ko ekainak 17ean abestu zen berriro, Don Asensiori egin zitzaion kontzertu-omenaldian.


    Erreferentziak

    1. Unisonal.