Mugarriko zubia (eu)
Mugarriko zubiak Osintxuko saihesbideko zubia | |
---|---|
Ibaia | Deba |
Urtea | 1985 |
Mota | Porlanezkoa |
Luzeera | 125 m |
Zabalera | 10 m |
Altuera | 11 m |
Erabilera | Ibilgailuak |
Azalpen orokorrak
1985 urtean egin zuten Osintxuko saihesbidea.
Hasiera batean tunel baten bidez egin behar zuten, Deba ibaiaren eskerraldetik. Soraluzetik etorrita Iñaxibar inguruan (Ondarra baino lehen) errepidea eskumara hartuko zuen, mendiaren barrena, eta Osintxu pasa eta gero agerira agertuko zen, errepide zaharrarekin bat eginez berriro.
Baina irabazi zuen proiektua eskumaldetik bideratu zuen saihesbidea. Horregatik, Mugarri parean zubia egin izan zuten, ibaiaren besekaldera pasatzeko.
Kokapena
Kontuak
Maltzagako zubiarekin batera, Mugarriko zubiak Soraluzeko mugak markatzen ditu.
Berez, zubia Bergarako udalerrian dago, Osintxuko eremuan. Baina Soraluzeko eremutik oso gertu (zubi aurreko Osintxuko lotunearen zati bat Soraluzeko lurretan dago eta).