Arribiribilleta zutarria (eu)
Arribiribilleta | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | Neolito-Brontzea |
Kokapena | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa |
Mota | Zutarria |
Azalpena
Arribiribilletako menhirra Irukurutzeta eta Kurutzebakar gailurren artean dago, Kurutzazarra izeneko tokian, eta Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoaren parte da. Itsas mailatik 896 metrotara dago.
3,60 metro luze, 1,70 metro zabal eta 0,40 metro lodi den basaltozko harri-bloke handia da. Hasiera batean trikuharri edo dolmentzat hartu zuten, etzanda zegoelako.
2012 urtetik aurrera Dolmenen ibilbidea egitasmoaren baitan burutu diren ikerketek zera ondorioztatu dute: Arribiribilletako monumentu megalitikoa menhirra da, eta ez dolmena, orain arte uste zen bezala. Eskualde arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Ikerketek utzitako zantzuen arabera, historiaurreko jatorria duen menhir hau zutik zegoen duela 4000 urte inguru eta ondoren lurrera jausi zen, eraitsita edo berez erorita. Azken teorien arabera, orain dela 200 bat urte edo bota zuten lurrera, frantsesada garaian.
Manu Ceberioren azalpenak (Aranzadi)
Irudiak (lehen)
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak (1.921)
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:
- Irukûtzetatik ez urruti, mendebalderutz, ertz borobildutako hareharria dago, 3,50 metro luze, 1,65 zabal eta 0,30 lodi duela. Lekuak harri honetatik hartu du izena (Arribiribilleta = borobildutako harriaren tokia). Harria beste nonbaitetik ekarria ematen duenez, inguruan indusketak egitea erabaki genuen. Teila zatiak eta ikatz puxkak atera ziren, mugarri azpian jartzen ohi direnak benetakotasuna adierazteko.
Trikuharri salaketa (2.002)
2002 urtan J. Altuna, L. del Barrio, A. Férnandez, K. Mariezkurrena eta A. Turrillas arkeologoek trikuarria zela salatu zuten.
Arbasoak egitasmoaren indusketak (2.012-2.014)
- Sarrera nagusia: Arribiribilleta zutarria. Indusketak (eu)
2012 urtean, azkenik, Aranzadiko Manu Ceberio eta Jexux Tapia arkeologoek indusketak egin zituzten, eta zutarria zela antzeman.
Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak eraman zituen aurrera.
Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten. (Irakurtzen jarraitzeko...)
Zutarria zutitzen (Aranzadi)
Irudiak (orain)
(handitzeko, sakatu gainean)
Zutarria laino artean (Mikel Valero 2019)
Erreferentziak
- Arribiribilleta. Debabarrena Turismoa.
- Monolito Arribiribilleta. Arribiribilleta zutarriaren bibliografia.
- Proyecto de investigación, conservación y puesta en valor de la estación megalítica de Elosua-Plazentzia. Megalito de Arribiribilleta (Elgoibar-Bergara). Manu Ceberio eta Jesús Tapia (Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2013)
- Arribiribileta zutarriaren hiru dimentsioko erregistroa eta dokumentazioa. Euken Alonso (Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2014)
- Informe del proyecto de restitución del monolito de Arribiribileta (Bergara-Elgoibar). Manu Ceberio (Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2014)