Azala
Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!
Ba al zenekien... | |
---|---|
...Basil Zaharoff-ek, "heriotzaren merkataria", Soraluzekin harreman estuaizan zuela? | |
Basil Zaharoff-ek (1848-1936), inoiz izan den arma saltzailerik arrakastatsuen eta arriskutsuena, ezizenez “heriotzaren merkataria”, Soraluzekin lotura estua izan zuen. Alde batetik, bera izan zen Soraluzera etorri (1886) eta S.A. Euscalduna begiz jo zuena, Erresuma Batuko Nordenfelt arma enpresak erosteko gero. Eta bera izan zen Londoneko The Placencia de las Armas Company Limited elkartearen zuzendaria (1886) lehen, eta Soraluzeko Compañia Anónima Placencia de las Armas-en lehendakaria eta zuzendaria gero (1896). Eta ezin ahaztu Soraluzeko lantegirako lortu zituen kontratuak: 20 urtetan ia 400 kainoi bere osagarriekin, gehi milaka proiektil. Beren trebeziaz gain (Zaharoff sistema esaten zitzaion bere garaian: eroskeria, xantaia, prentsa kanpainak, sabotaiak…) Espainiako infante baten emaztearen maitalea izatea asko lagundu zion. Gizon iluna zen, atzetik ibiltzekoa, eta Monakon hil baino lehen gordetako agiri guztiak erre zituen. Hala ere, han eta hemendik lortutako informazioaz bere bizitza argitara ateratzen ari dira: Tintin-en abenturetan ere Basil Baharoff moduan agertzen da. Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen. |
Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.
¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.
Gaur egun, 2024eko azaroaren 23, Sorapediak 1.640 sarrera ditu, eta 5.858 fitxategi (batik bat argazkiak).