Domentx Ucin (eu)
Domentx Ucin Sanchez | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1976 |
Hil | |
Profila | Musika irakaslea, txistularia, musikagilea |
Ikasketak
Bere adineko hainbat lagunen moduan, musikako lehen eskolak Ines Mari Maiztegirekin hartu zituen: solfeoa eta txistua.
Ondorengo etapa Bergaran egin zuen, bertako Musika Eskolan. 11 urtekin hasi zen, eta hurrengo urteetan solfeoa, armonia, kantu korala eta biolina ikasi zituen.
Handik Gasteizera pasa zen, bertako Musika Kontserbatorioan 2 urte egiteko. Epe horretan biolineko 8. mailara heldu zela.
Gasteizen bertan Historia ikasi zuen, Unibertsitatean. Lehen zikloa bukatuta Salamancara pasa zen karrera bukatzeko: Musikaren Historia eta Zientziatan lizentziatu zen 2001 urtean.
==Jolea
Bergarako Orkesta Sinfonikoan hasi nintzan.
2005ean Arrasate Musikalen hango Zarzuelako Orkestan ere. Gero "berpiztu zuten Arrasate Musikaleko Orkestako kide naiz gaur egun BIOLA joaz. SIALUK (2011-2015) eta ON OFF (2016) Antzerki lanetan musikari izan naiz. KARIDADEKO BENTA Musika taldean ibili nintzen (2003-2007). IZENBAREKUAK Txarangan ere ibili nintzen 4 urtez. XERO XIETTE taldean ere ibili nintzan Gitarra Elektrikoa jotzen. VENTOS de SAUDADE Fado Taldean ere partaide naiz Gitarra Portugaldarra joaz.
SORALUZEKO GAITEROen parte ere banaiz. Soraluzeko GALTZAGORRIXAK Txarangako partaide naiz hasieratik (aurretik Musika Eskolako bat ere egon zen Zigor Martinez Zuzendari zuena).
(Zeintzuekin Aratuste askotan kaleak alaitu ditugun Abesten eta gitarrak joaz "TRIO PLAENTXI" izenaz)
Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzan ere partaide izan nintzen eta kolaboratzen jarraitzen dut. Herriko Txistulari Taldearekin beti izan dut harremana, hasieran tanbor jole edo atabalero moduan, baina 2011tik txistua ikasten hasi nintzan eta gaur egun Txistularien ardura Musikala daramat. URRATS DANTZA TALDEArekin batera ekitaldi ugaritan txistua joaz, Euskal -Jaiak eta Auzoetako Jaiak, Ezozizko Erromeria, etab.
==Saltsa maltsa GALIPOTEKO JAIetako sortzaile Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera ... ERREKA-ZULO Proiektuaren sorreran ere egon nintzen, Herriko artista asko batu zituen Festibala. Horren Ostean JAIETAKO JAIALDIAK sortzen eta aurkezten ere aritu naiz.
Musika Elektronikoa jorratzen duten YOTOX eta LATOX taldeekin kolaboratu izan dut.
irakaslea
2005ean Arrasate Musikalen ordezkapen bat egin eta gero, bertan lanean hasi nintzen HEZKUNTZA BEREZIKO ikasleekin
Aretxabaletako LEIZARRA Musika Eskolan ere klaseak eman nituen.
2012tik SORALUZEKO MUSIKA ESKOLAN ere banabil Irakasle. Txistua eta Gaita Nafarra, eta baita Hezkuntza Berezia eta Talde batzuk ere.
Arrasate Musikalen, GAITA NAFARRA Maixu moduan nabil.
Musika lanak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- Domentx Uzin. Musika ogibide eta pasio. Plaentxia.eus (2018).
- ↑ Jesus M. Arriaran bergararrarekin batera, Goiena Telebistako Umeen Musika Programa ibiltari baterako. Entzuteko, sakatu hemen
- ↑ Hitzak Arianne Unamunorenak dira.