Oreka Art (eu)
Oreka Art arte galeria Alberto Ramirez soraluzetarrak sortu eta bultzatu du.
2009ko uztailean zabaldu zuen lehen aldiz, egoitza Gabolats kaleko 28 zenbakian zuela (Banderakoa etxea). Etxeko bi planta hartzen zituen: beheko solairua eta sotoa.
Asmo bikaina zuen, Soraluzera arte mugimenduak ekarri eta Soraluze arte bideetan jarri. Laguntza ere izan zuen, batez ere Soraluzeko Udalak, Soraluce Koop.E.-k eta Kutxak emandakoa. Hala ere, zailtasun ekonomikoak zirela eta, bi urte geroago Oreka Art galeriak ateak itxi zituen, 2011/10/14an hain zuzen. Azken erakusketa Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen.
Zortzi urte beranduago bigarren aldiz zabaldu zuen, Almacén de arte Oreka Art izenarekin[1]. Egoitza berria Gabolats 9ko behean dago.
Lehen aldiko erakusketak
- Oharra:Ahal denean, argazkiak erakusketei dagozkio; baina ez kasu guztietan.
Zabalik egon zen bi urte horietan 25 erakusketa antolatu zituen. Gehienak hementxe daude jasota:
Bigarren aldiko erakusketak
Erreferentziak
- Oreka Art galeria erreferente bat da. Alberto Ramirez (Pil-pilean 244 zbk. 2011/06/03).
- ↑ Oreka Art se estrena con un homenaje a la mujer. Nerea Isasti (Diario Vasco 2021/03/21).