Ibaizabal errota (eu)
Izena
Ibaizabal errota, ola edota burdinola.
Historia
Izenak esaten duenez, errota hau Deba ibaian zegoen.
XVI mendearen lehen erdian Juan Garcia de Uribarri jaunak eraiki zuen. Arrasatearra jaiotzez eta, Soraluzeko eskribaua izateaz gain, industri eta komertzio gizona izan zen.
1569 urtean María Garcia de Uribarri zen jabea, Juan Garcíaren jaunaren alaba. Urte hartan errota Juan de Churruca-ri alokatu zion[1].
Urte batzuk lehenago, 1544 urtean hain zuzen, Juan de Churrucaren aitak, Juan Ibáñez de Churruca berak, Alzubiaga errota alokatu zion Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri, arkabuzak barrenatzeko.
Churruca familia hau armagintzan buru-belarri sartuta zegoen, agirietan agertzen den lehendabiziko maisu armagilea, 1561 urtean hain zuzen, Juan de Churruca bera izan zela: maestro armero.
Kokapena
Deba ibaiaren ondon, baina kokapen zehatza ez da ezagutzen. Berez, ertaroan eta Aro Modernoan Ibaizabal esaten zitzaion Deba ibaiaren alde zabalenari.
Ramiro Larrañagak berriz Ezozia bailaran kokatzen du[2].
Erreferentziak
- ↑ Ramiro Larrañagak, Soraluze-Placencia de las Armas.Monografia histórica liburuan, Margarita Uribarri jasotzen du.
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)