Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)
Aurrekariak
1695ko ordenantzek Udalako sarrera murriztu zituzten, bakarrik kapare milaristek (noble aberatsek) zuten hautesleak eta hautagaiak izateko eskubidea.
Askotan kontraesan bortitzak sortzen ziren Udalaren betebeharren eta kapare milaristen interesen artean. Nabarmenenak, uzta urriko urteetan: Udalak jakien (garia, okela, ardoa...) kopurua eta prezioak bermatu behar zituen, eta aberatsek nahiago zuten herritik kanpo garstiago saltzea.
Horregatik sortu ziren matxinadak[1], ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta beste leku askotan ere (gogoratu Madrilgo Eskilatxe matxinada).
1766 urtean Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herritar arrunten ordezkariak sartzeko (1766/05/05).
Auto acordadok ezarritako sistema
Udalaren osaketa
1766 urtea baino lehen Soraluzeko udalbatza bost lagunek osatzen zuten, denak kapare milaristek aukeratuak: alkatea, hiru errejidore eta sindiko-prokuradorea.
Auto acordadoren arabera, ordituk aurrera beste hiru lagun sartu ziren Udalbatzan: arrunten bi diputatu[2] eta personen sindiko bat[3].
Eragina
Honekin herritar arrunten ahotsa eta interesak Udalan sartu ziren.
Hasiera batean eguneroko arazoetan, aberatsak vs. pobreak. Baina gero eta gehiago ekonomia inguruan: lur jabeak alde betetik, industrialak (armaginak,gehien bat) bestetik.
Milaristak "diru zaharra" ziren eta lurrari lotuak zeuden, errentak espezietan kobratzen zituztelako, dirutan beharrean. Horregatik, hainbat gaietan status quoren aldekoak ziren: muga fiskalak, aduanak, Ebro inguruan nahi izaten zuten, Euskal Herrian Gaztelako gari merkea ez sartzeko (eta beraein uztak garestiago saltzeko); elizako zerga zaharrak ere nahiago zituzten (hamarrena[4]), errentatik zuzenean ordaintzen zituzten eta.
Herritar arruntek, uzta urriko urtetan Irunen nahiago zuten muga, Gaztelako gari merkea sartzeko. Eta armagileek ere Ebroko Mirandako muga kentzearen aldekoak ziren, armak Espainiako merkatura zerga barik sartu ahal izateko.
Sistemaren etenak
Sistema honek etenak izan zituen, eta biak ala biak joera liberal aldetik izan ziren.
Bonapartiarren etena (1808-1813)
Lehen etena Jose I Bonaparterekin izan zen. Frantziako errepublikaren moduan, Espainia modu uniformean antolatu nahi izan zuten.
Honela, 1810etik hasita, udalak baino munizipalitateak eratu ziren. Bakoitzak alkatea eta errejidoreak zituen, denak berdinak. Karguak aukeratzeko prozedura inoizko zabalena zen: aurreko sistemaren moduan gizonek besterik ez zuten parte hartzen, baina 25 urtetik gorako den-denak onartuta zeuden (ez bakarrik kapare milaristek, eta 30 urtetik gora).
Dena dela, sistema honek hiru urte besterik ez zuen iraun, frantses gudarosteak Soraluzetik hanka egin arte, hain zuzen (1813).
Hirurteko Liberala (1820-1823)
Bigarren etena 1820 urtean izan zen, Hirurteko Liberala etorri zenean.
Orduan ere sufragio unibertsala ezarri zuten alkatea eta zinegotziak aukeratzeko. Baina, aurrekoan moduan, hiru urtetara absolutistek boterea eskuratu zuten eta atzeko sistemara bueltatu ziren.
Sistemaren ajeak eta bilakaera
Oraindik bi multzo, milaristek eta gainontzekoak. Etenek sufragio unibertsala ekarri zuten (liberalismoa).
Liberalak. Mugak Mirandan, armak gainbehera estatuak, partikularrak Madrilen saltzeko gaizki.
Aspalditik foruak gora eta behera, Mirandan edo Irunen. Karlistak Foruak aukeratu zute (taktikoki, berandu, baina foruzale agertu), eta galdu zutenean (1833-1840), liberal foruzaleak lortu zuten "foruak berrestea... erregetzaren batasunaren kaltetan izan ezik".
Hasieran ondo, baina Esparterok boterea hartu zuenean, Foru sistema ezabatzen hasi zen. Eta Udal legea (1845) bilakaera baino iraultza izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko matxinadak. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Diputados del común.
- ↑ Síndico personero.
- ↑ Diezmo.