Hiltegi zaharra (eu)
Hiltegi zaharra / Mataderua / Carniceria | |
---|---|
Estiloa | Barrokoa |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Plaza Zaharra |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Placencia de Soraluze hiribildua sortu zutenean (1343) eraikitako esparrua Kalebarren 5 arte heltzen zen. Hurrengo mendeetan Plaza Zaharrerutz luzatu zuten herria. Dena dela, orube honetan ez zuten ezer eraiki, eta jaietan zezen-korta moduan erabiltzen zen.
1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan[1], zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko[2]. Etxe berri honetan zezendegi berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.
Hilabete bat beranduago hornikuntzak esleitu zituzten: zimenduentzako Bergarako karea 300 anega, Andrés de Mendiola soraluzetarrari anegako 8 kuartotan; behar den Elgoibarko kare zuri guztia, Antonio de Olavegoitia soraluzetarrari, anegako 8 kuartotan; teilak, Joseph de Garay Elorza bergararrari millako 97 erreal kuartotan; adreiluak, Francisco de Zulaiher soraluzetarrari milako 73 erreal kuartotan.
Etxe berria egiten (gero hiltegi zaharra izenez ezagutuko zena), urte hartako ekainaren 19an hasi ziren. Urtebete geroago (1731/10/04) Azkoitiko Joseph de Lizardi maisuak harginen zein arotzen lanak aztertu zituen. Harri lanak Soraluzeko Pedro de Azkarate eta Eibarko Zeledon de Etxebarria harginek egin zituzten, 8.012 marabeditan; egur lanak, berriz, Bergarako Andrés de Aldaeta eta Francisco de Muguerza arotzek, 73 marabeditan.
1733 urtean, berriz, lanak ez ziren oraindik bukatu[3], teilak eta adreiluak eraman behar izaten zirenAipamen errorea: Closing </ref>
missing for <ref>
tag==
Hiltegi zaharrak jatorrizko helburuak bete zituen berrehun eta hogei urte baino gehiagotan: harategia, etxebizitzak, zezen korta eta zezenketak ikusteko balkoia. Honetaz gain, Kalebarren aldean Gayarre zinemaren kartelerak egoten ziten.
1960ko hamarkadan udal hiltegi berria egin zuten Sagar-errekan, eta hiltegi zaharra erabiltzeari utzi zioten. Eraikina hainbat urtetan lagata egon ondoren, 1970 hamarkadan bota zuten.
Ostera, orube hartan Anbulatorio berria[4] egin zuten eta 1985 urtean zabaldu.
Erreferentziak
- ↑ Gaur egungo Plaza Zaharra, garai batean Kalebarrengo Plaza Berria.
- ↑ (Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa 1730/05/19).
- ↑ Beste iturrien arabera, 1731.eko urrian hiltegi zaharra bukatua zuten bere balkoi eta guzti.
- ↑ Behin behineko anbulatorioa Errekaldeko Mesedeetako Amaren ikastetxeko ikasgela berritan egon zen.