Tornillería Placencia S.A. (eu)
Tornillería Placencia / Torniplasa[1] | |
---|---|
Mota | Enpresa |
Kokapena | Gasteiz (Araba) |
Geografia
Historia
1957. urtean Soraluzeko Madina familiak Gasteizen sortu zuen.
1991 urtean, akzioen %80a automozio talde batek erosi zuen.
1993 urte bukaeran, berriz, 36 langilek enpresa erosi zuten, Torniplasa S.L.L. bihurtuz.
Produktua
Hotzezko estanpazioan adituak, gehien bat azkoinak egiten ditu, batez ere automoziorako. Hortaz gain, pieza bereziak eta torlojuak.
Eraikina
Gasteizeko Gamarrako Atea kalean dago (Soraluzetik etorrita, Gasteizko sarreran). Orubeak 10.000 m2 ditu, horietako 4.500 eraikita.
. Enpresaren jarduera nagusia automobilen sek-
torerako torlojuak eta azkoinak fabrikatzea da gaur egun,
altzairuzko alanbreetatik abiatuta. TORNIPLASAk gaur egun
dituen instalazioak 60ko hamarkadan eraiki zituzten ber-
berak dira ia guztiz. 16.800 m2
-ko lursail batean dago, eta
ondo bereizten diren bi zati ditu: burualdeko blokea eta
industria-nabea. Burualdeko blokeak, errepidearen aldera
ematen duten eraikin guztiak hartzen ditu. Fatxadan ber-
tan, ondo ikusten dira hiru zatiak: eskaileretako dorrea, bu-
legoen gunea, eta fabrika, etxebizitza nahiz garajea dituen
ingurua. Ekoizpen-nabeak oinplano angeluzuzena du, eta
zortzi zerra-hortzeko estalkia. Horma-arte zaharrenek hor-
migoi armatuzko pilareak dituzte, eta haien buruak hormi-
goi aurrefabrikatuzko habeekin lotuta daude; habe horie-
tan, shedezko zati zeharrargia bermatzen da, eta halaber
azken bi berrienak, egitura metalikoa dutenak. Fatxadan
bertan, jarduerari erreferentzia egiten dioten elementuak
daude apaingarri gisa. Bestalde, alboetako batean, enpresa-
buruaren etxebizitza dago.
Eraikina "Euskadiko Industria-Ondarea"[2] liburuan jasota dago.
Erreferentziak
- ↑ Torniplasa S.L.L. Web orria
- ↑ Euskadiko Industria-Ondarea. Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila (Gasteiz).