Descripción de España (eu)
Descripción de España y de las costas y puertos de sus reinos | |
---|---|
Egilea | Pedro Texeira |
Urtea | 1634 |
Hiria | Madril |
Tamaina |
Mapa zertan den
Maparen historia
1622 urtean Felipe IV erregeak Hispaniaren itsasertzeko atlasa enkargatu zion talde bati, Juan Bautista Lavanha buru zela. Bi urtetara Lavanha hil zen, gainontzeko kideek alde egin zuten eta, azkenean, Pedro Texeirak hartu zuen ardura guztia.
Kosmografoa izateaz gain, Pedro Texeira portugaldarra (1595-1662) beste ezagutza askomzituen: kortsarioa, espia, injeniari militarra… Aita, Joao Texeira kosmografoa, Portugaletik Gaztelara pasa zen XVII mende hasieran (gogoratu Felipe IIak Portugal hartu zuela 1580 urtean).
1623 urtean Ondarribitik irten, eta Iberiar Penìntsularen itsasertz osoa korritu eta gero, 1629 urtean Rosas-en (Girona) bukatu zuen datu bilketa. Beste bost urte eman zituen atlasa prestatzen eta, azkenean, 1634 urtean bukatu zuen, Madrilen. Dena dela, liburuak zeukan balio politiko, militar zein estrategikoarengatik, ez zen asko zabaldu: bakarrik erregeak, zerbitzariek eta buruzagi militarrek erabiltzen zuten.
Hiru mendetan galduta egon ondoren, XX mende bukaeran Felipe Peredak eta Fernando Maríasek liburua Vienako Hofbibliothek liburutegian topa zuten. Donostiako Nerea editorialak argitaratu zuen hainbat sarrera, aurkezpen, azalpen eta agiri kritikorekin batera (2002).
(handiago ikusteko, sakatu gainean)
Maparen azalpena
Liburuak bi zati ditu. Lehenak lurraldetako geografia, historia, biztanleen ezaugarriak… jasotzen ditu; zati honen hiru kopia gordetzen ziren. Bigarren zatia, Vienan aurkitutakoa, laurogeita hamarren bat marrazkik osatzen dute, Iberia peninsula osoaren itzulinguruan barrena, artean Portugal ere tarteko. Bidasoatik hasi eta Gironako Rosaseraino. Garai hartako maisulantzat har dezakegu.
Euskal Herriari dagokionez, Gipuzkoako 11 marrazki ditu (harmarria, Bidasoatik Saturraraneraino itsas-bazter osoa, Bidasoa, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku) eta beste 6 Bizkaikoak (harmarria, Ondarroatik Somorrostrorainoko osoa, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo-Urdaibai eta Abrako bokalea).
Txori-ikuspegiz marraztuak daude eta itsaso barrenetik lehorrera begira, XVII. mendean inork sumatu ere ezin zuen alderditik. Komikiak bailiren, neurriak eta distantziak hala moduzkoak dira, baina berehalakoan interpretatzeko modukoak. Zenbait kasutan, ordea, datu zehatzak azaltzen dira, balio estrategikorik izan zezaketen ubideak, eraikinak, kaiak eta gotorlekuak, kasu.
Soraluzeri buruzkoak
Nahiz eta Soraluze itsas porturik ez izan, Pedro Texeiraren marrazkietan agertzen da, Bizkaiko itsasertzearen orrian hain zuzen.
Barnealdean agertzen da, marrazkiaren goiko ertzean, ondo nabarmena: izena letra larriaz, etsa ikurra gainontzeko herrienak baino handiagoa. Deba ibaiaren ertzean agertu beharrean, Artibai ibaiaren ondoan agertzen da.
Artibaik egiten du Gipuzkoa eta Bizkaia arteko muga. Elgoibar agertzen da, beti Artibairen ertzean, Gipuzkoako aldean, baina izenik gabe. Eybar Plazentziatik dezente urruti dago, Bizkaian ondo sartuta eta Lea ibaiaren ertzean. Honetaz gain, Aspeitia, Maya (Mallabia?), Ondaroa...
Erreferentziak
- Gipuzkoako eta Bizkaiko itsas-bazterrak 1634 urtean. Amatiño (eibar.org 2020).