Mapa de Guipuzcoa. San Fernando (eu)
Mapa de la provincia de Guipuzcoa | |
---|---|
Egilea | Tomás López |
Urtea | 1770 |
Hiria | Madril |
Tamaina |
Mapa zertan den
1770 urtean, San Fernandoren Erret Akademiak Espainiako probintzien mapak argitaratu zituen, horietako bat Gipuzkoakoa. Tomás López de Vargas Machuca (1730-1802) jaunak marraztu zuen.
1818 urtean beste argitalpena sortu zuten.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze bertan agertzen da, baina nabarmendu barik.
Maltzagako lotunea oraindik egin gabe dago. Itsasertzerako bidaia, Bergaratik hasita, Deba ibaiaren eskumaldetik doa Osintxuraino; bertan zubia zeharkatzen du eskerraldera pasatzeko Soraluzeraino. Hemen bideak Deba ibaia zeharkatzen du berriro ere, Zubi nagusitik hain zuzen, eta eskumaldetik Elgoibarreraino heltzen da, Ezoziatik eta San Roketik.
Bitxikeriak
Herriei dagokionez, gaur eguneko Gipuzkoa da... baina forma desitxuratua du: Debarroa luzeegia da.
Kostaldean, Mutrikuko sartunea oso nabarmena da, eta Debakoa ere: mapa ondo eginda balego, Debako hondartza nahikoa berria da, 200 urte eskas izango ditu.
Gipuzkoaren erdi-erdian, Pagoeta ingurua eta Zumarraga-Beasain tarteak horiz marraztuta daude.