Los dólmenes de Atxolin (eu)
Izenburua | Los dólmenes de Atxolin, en peligro. Placencia debe seguir el ejemplo |
Egilea/k | (sinatu barik) |
Aldizkaria | La Voz de España |
Data | 1977/10/02 |
Orriak | |
Hizkuntza | gaztelaniaz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Pinuak landatu behar ziren Atxolin inguruan eta, artikuluak salaketa eta eskaera egiten du, trikuharriak errespetatzeko, barruan zein inguruetan pinurik ez sartzeko. Trikuharri bat ere aipatzen du, Atxolin Txiki.
Aurretik beste salaketa bat egin omen zen, Keixetako Goi-egia ( Keixetako Egiya (hegoaldea), segururena) inguruan pinuak sartu zituztenean.
Adibide moduan, gauzak ondo egin daitezkeen erakusgarri, Oiartzungo udala jartzen du: Egiar inguruan pinuak bota omen zituen megalitoak gorde ahal izateko.
Bitxikeri gisa artikulua laguntzen duen argazkia aipatu daiteke; gaur egun Aranzadikoek sumendiko tximinia dela egiaztatu badute ere, sasoian beste trikuharria zela uste zen, eta halaxe jasotzen du izenburuak: Atxolineko trikuharri monumentala.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)