Intxaurdieta etxea (eu)
Intxaurdieta Otolanekua | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | Baltegieta |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- Intxaurdieta etxea. Deba ibaiaren aldetik (zuri-beltzean).jpg
Deba ibaiaren aldetik
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Izenak intxaurrondo tokia esan nahi du.
Baltegieta kaleko goi partean dago, erreka aldera. XVIII mende hasieran bertan bizi ziren Andrés de Insaurdieta eta Antonio de Insaurdieta, herriko Erret Arma Lantegietan oso aurrean zeudenak.
Ignacio Zuloagak, gaztea zenean, oso grabatu bitxia egin zuen, Puerto vasco izenekoa, bertan Intxaurdieta etxea agertzen dela.
Etxea nahikoa desitxuratuta heldu da gure garaietara. Solairu bat gehitu zitzaion XIX mendean (Zuloagaren grabatuan agertzen dena) eta bigarren bat XX mendean. Etxe barruan zituen eskilarak Baltegieta kaleko etxaurrera eraman zuten, horretarako leiho berriak zabalduz. Eta leiho zein balkoietako zuraje gehiena ordeztu eta berritu dute, gaur egunean aluminioa edo PVC erabiliz. Dena dela, oraindik gordetzen dira hiru balkoi eder Deba ibaiaren aldera.
Etxe honen alboan dago Iturburu etxea, Arane iturriaren ondoan daukana.