Mendikute dorretxea (eu)
Mendikute dorretxea / dorrea Baltegieta jauregia / Zabalekoa | |
---|---|
Estiloa | Barrokoa |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Baltegieta |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Jauregia XVIII. mendearen bigarren erdian eraiki zen eta Jauregi etxearen estilo arkitektoniko berdintsua du; beharbada, itxura neoklasikoagoa du.
Planta ia laukia, jatorriz teilatua lau aldetara zuen. Behe solairuez gain beste bi solairu zituen, lehena altura ederrekoa.
Hainbat izen izan ditu: XVIII mendean Dorrea esaten zitzaion herrian: hala ere, XIX. mendea aurrera joan zen heinean agiri ofizial batzuetan Mendikute dorrea deitura eman zitzaion, bertan Domingo Mendicute Churruca eta bere familia bizi bait ziren. Etxe honek antzinako aktetan izan duen beste izenetako bat Baltegietako jauregia izan da.
Etxe hau, garai batean Babil de Areízaga eta Corral baroiaren jabetzakoa zen, Narros-eko markesaren anaiarena. Baroi titulu hau Austriako Fernando IIak Bernardo Areyzaga y Zandategui jaunari eman zion, eta Espainian eguneratu zuten 1877eko urtarrilak 11an José María de Areyzaga y Magallón jaunaren alde.
Ertz batean armarri barrokoa eta kuartelatu ederra du, harehirrian zizelatua dagoena; Placencia abizenari, Areizaga baroiaren ezkontidearena, dagokio. Armarri honek ez dauka zerikusirik Soraluzeko armarriarekin: lau zatitan banatuta, 1. eta 4. gorriak (gules) zilarrezko dorrearekin; 2. eta 3. urrezkoak zuhaitz berdearekin (sinople) eta basurde beltza (sable) lau hankatan enborraren behekaldean.
XX mende hasieran hustu eta goitik behera egokitu zuten. Lehen solairuko altura jaitsi, eta beste bi egin zituzten gainetik, horretarako hormak metrotik gora altzatuz. Gainera, teilatu berria bi isurietara egin zuten, ganbara hobeto aprobetzatzeko.