Sagar-errekako ur jauzia (eu)
Ur jauzia Sagar-errekan. la catarata ere. Errepidetik gora jarraitzen badugu, segituan ur jauzi txiki batera helduko gara. Hura pasa eta gure begi aurrean ur jauzi handia izango dugu, eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.
Hiru gurutzeak
Bergaratik Olakorta dator. Ur-jauzira heltzerakoan Sagar-erreka bihurtzen da (nahiz eta gaur egun dena Sagar-erreka izan)
Gorago eta beherago ur-jauzi txiki bana ditu.
Beherago zera dago, putzua eta Mutxaneko ingurua: presa, erretena, burdinola eta etxe zarra)
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)
Ur jauzitik errepidera pasa, goruntz jarraitu eta kilometro bat egin baino lehen presa topako dugu, Eibarko presa hain zuzen. XX mende hasieran, Eibar asko hazi zenez, eta berez ur gutxi zuenez, bertako Udalak Sagar-errekara jo zuen ur bila. 1930 urtean presa txikia egin zuten, ura desbideratzeko juxtu-juxtu nahikoa zena, eta ura Eibarreraino eruan erretenaz eta Illordoko tunelaz. Handik urteetara, 1975urtran hain zuzen, beste presa handiagoa egin zuten, metro batzuk aurrerago.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen
Gaur egun
2019ko azaroak 11an, Euskal Telebistako euskal katean, Sagar-errekako ur-jauziaren bideoa agertu zen.
Aurreko egunetan euri handiak egin zituenez, Sagar-errekak ur handiak zekartzan eta ur-jauzia ikusgarri zegoen. Bittor Murguzurrek grabatu zuen, eta Euskal Telebistara bidali zuen.
Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta.