Juanito txistularia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:46, 20 urria 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Bat bateko haize bolada zakarren atzean, herriak irudikatu ohi duen pertsonai mitikoaren izenetako bat: Juanito txistularia (Soraluze, Zerain), Mateo-Txistu (Ataun, Amezketa), Martin-abade (Gesalibar), Errege Xalamon (Dohozti), Salomon apaiza (Oiartzun), Prizti-Juan (Usurbil)… Ikusi, inork ez du ikusi oraindik; baina askok diotenez, baso eta mendietan haren txistua eta bere txakurren uluak entzuten omen dituzte.

    Euskal Herriaz gain, istorio hau Europa osoan sakabanatuta dago. Soraluzen, gutxienez, istorioa hiru modu desberdinetan jaso izan da.


    Elosuako apaiza

    (Carlos Oruetak kontatuta eta Jose Migel Barandiaranek jasoa 1921. urtean[1])

    Juanito txistularia Elosuako apaiza omen zen, ehiztari amorratua.

    Meza ematen ari zela deabrua agertu zitzaion erbi itxuran, eskubitik. Hura ikusterakoan, meza bertan behera laga eta bere eskopeta eta bi txakurrak hartuta erbia jarraitzeari ekin zion. Orduan Jaungoikoak zigortu zuen, mugaezineko aintsitsiketan betirako ehizan ibiltzera, balizko erbiaren atzetik

    Askotan, neguko gauetan, ehiztariaren txistua eta txakurren uluak entzuten dira.


    Pekataria

    (Arantxa Lasak kontatuta)

    Beste bertsio batek dioenez, Juanito txistulariak pekatua egin zuen, kondenatzeko nahiko larria ez zela eta salbatzeko bezain arina ez zela. Ordutik txistua jotzen ari da airean.

    Zuhaitz adar artetik edo lehio bitartetik haizeak jotzen duenean zera esaten da: Hor dabil Juanito txistularixa


    Pedro txistularia

    (Ignacia Mugicak kontatuta)

    Haizeak txistu egiterakoan Hor dabil Pedro txistularia esaten da.


    Erreferentziak

    1. Juanito txistularixa. El mundo en la mente popular vasca, 1. alea, 76. orrialdea (Jose Miguel de Barandiarán 1960).