Atxuriko pasabidea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:14, 10 maiatza 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Atxuriko / Errekaldeko pasabidea
    Argazkirik ez.jpg
    Ibaia Deba
    Urtea egitasmoa
    Mota ¿?
    Luzeera 25 m
    Zabalera 3 m
    Altuera 5 m
    Erabilera Oinezkoak


    Azalpen orokorrak

    2015-2017 urtetan Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berria lantzerakoan, beste arazo askoren artean Errekaldeko zubiaren irisgarritasuna sortu zen: Santa Ana kalearen aldetik laua bada ere, Atxuri kalera heltzeko bi oztopo daude: aurretik bidea estutzen da etxe azpitik pasatzerakoan, eta gero eskilarak daude.

    Horregatik zubi hori eraitsi eta berria egitea erabaki zen. Pasabide berri honen kokapena aukeratzeko Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrak Olalderako aurrikusten dituen aldaketak kontutan hartu ziren.

    Beraz, pasabide berria Atxuriko parkearen aurrean egongo da, Zaharren egoitzatik datorren kale zatiarekin lerrokatuta. Alde batetik sarrera emango dio Errekalde eta Atxuri arteko etxeen artean, Erlei erreka gainetik hain zuzen, eta bestetik Industrias Lete dagoen orubetik.

    Zubia ia laua izango da, oinezkoentzat, eta gaur eguneko irisgarritasun irizpide guztiak beteko dituela.


    Kokapena

    Pasabide berriaren kokapena (Soraluzeko Udala 2017)


    Olealderako plana

    Gorago esan den moduan, pasabide hau Olealdeko planaren barruan sartzen da.

    Soraluzeko Udalaren proiektuan ikus daitekeenez, bertako lantegiak bota eta gero etxe berriak egingo dituzte, baina Olea kalea ibaia aldera mugituko dute. Etxe berriak Olea kalea eta lehengo trenbidetik artean egingo dituzte.

    Olea kale berri honetatik Errekaldera joateko pasabide berria egingo dute.


    Atxuri 21: botatako tailerra (Soraluzeko Udala 2019)

    Egoera

    2017 urtean Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra onartu zen, eta berarekin pasabide berri hau egiteko asmoa.

    Hurrengo urtean Soraluzek Udalak Errekalde aldean zegoen tailerra eskuratu eta bota egin zuen. Inguru guzti hura txukundu zuen, eta gaur egun hesituta dago.

    Pasabidea egiteko dirua eskuratzen denean (Soraluzeko Udalaren aurrekontu arruntetik, Gipuzkoako Aldundiaren dirulaguntza...) proiektu zehatza idatziko dute eta, onartzerakoan, lanak hasiko dira.

    Azkenean, pasabide berria zabalduta Errekaldeko zubia botatzeko asmoa dago.


    Kontuak

    Pasabide berri hau Udalak bi modutan izendatu izan du sortutako txosten eta komunikaziotan: Atxuriko pasabidea eta Errekaldeko pasabidea.

    Errekaldeko zubiari ez bezela, pasabide honi Errekaldeko pasabidea esatea zuzena izan daiteke, Errekaldera zuzenean sartzen delako.


    Erreferentziak