Osintxu. Erroten ibilbidea (eu)

    Sorapediatik

    Errekaz eta mendiz inguratutako Osintxun, ibilaldi ederrak egin daitezke. Hauen artean bat berezia dugu: Muskiritsu errekan zehar. Bertan, funtzionatzen ez badute ere, iraganaren usaina gordetzen duten hainbat errota ikusi ahal izango ditugu.

    Ibilbide hau Osintxun bertan hasi daiteke, edo Soraluzetik trenbidetik etorrita Muskiritsu errekara heltzerakoan ezkerrera hartuz.

    Muskiritsu bailara


    Ibilbidea

    Osintxuko kaletik irten, zubia zeharkatu eta gero ezkerrera jo, eta Deba ibaiarekin bat egiten duen Muskiritsu errekan gora abiatu gaitezke.

    Mapa kargatzen...


    Osintxuko bolua

    Osintxuko bolua

    Osintxuko zubitik 50 metrora, San Emeteri eta Zeledonio elizaren aurrean.

    Muskiritxu errekatik hartzen du ura. Badago errota honi buruzko XIX. mendearen bukaerako daturik. Herriaren hornidurarako hartu ziren bere urak 1927an. 1974ra arte ehotzen zuen alea, eta bere makinak gordeta daude oraindik ere.

    Azkeneko urtetan alternadorea ere ezarri zitzaion, argindarra lortu nahian.


    Atxuriondo bolua

    Osintxuko Bolutik gertu eta Billotegibolutik 500 metrora kokatutako errota. Muskiritxu errekatik hartzen du ura. Ezaguna zen 1890erako.

    Bere urak ere herriaren erabilpenerako hartu ziren 1927an. Egitura oraindik han dago, baina makinak kenduta daude.


    Billotegi bolua

    Osintxuko bidegurutzetik abiatu eta Muskiritxu errekari jarraitu. Kilometro inguruko paseo lasaia eta atsegina egiteko moduko tokia.

    1956an, herriaren erabilpenerako hartu ziren bere urak ere, eta errota ez da gehiago erabili. Duela gutxi berreraiki da, bere egitura mantenduaz.


    Laspiur bolua

    Antzinatik ezagutzen den etxe bikaina. Antzuolakoa zen 1625ean.

    Billotegibolutik gora jarraitu eta 500 metrora dago. Orain dela 60 urte utzi zion lanari. Ondoren, turbina bat ezarri zioten inguruko baserriei argindarra eman ahal izateko. Azkeneko aldiz berritu zutenean eman zioten gaur eguneko itxura.

    Etxe bikaina bera, inguruak eta bertarako bideak ere guztiz berrituta daude.


    Erreferentziak