Osintxu. Baserriak (eu)
Historian zehar Osintxu oso auzo nekazaria izan da. XX mende hasieran, gaeapen industriala hasi baino lehen, ehun kaletar baino gutxiago zituen.
Baserriak lau bailaretan daude: Muskiritsu, Iraban, Kalparra era Mekolalde.
Muskiritsu bailara
Alde hau Deba ibaiaren eskumaldean dago, Muskiritsu errekaren inguruan eta Soraluzeko Txurruka bailararen ondoan.
Oso aldapatsua denez, Muskiritsu errekaren urak ustiatzeko hainbat errota edo bolu egin zituzten. Badago ibilbidea bolu hauek ezagutzeko.
Bertako errekak, Muskiritsuk, XIX mendean Irukurutzeta-Kortarzar mendilerroari izena ematen zion: Muskiritsu mendia.
Arando
Etxaurrean, atarirako sarreran erdi-puntuko arkua. Laukizuzen erako eraikuntza, atzealdean dobelaz osatutako arku bat eta aldameneko horman beste arku estuago bat.
Barnealdean aipatzekoak dira sabairaino heltzen ez diren zuntoiak.
Laspiurgañekoa
Aurrealdean horma-zura, eta bertan sotora garamatzan arku zorrotz bat, erdi itxita.
Gantxegigoiti
Erdi-puntuko bi arkuz osatutako etxaurre ederra dauka.
Beste baserri batzuk
Bertako errota edo boluez gain (Osintxuko bolua, Atxuriondo, Billotegi eta Laspiur), Muskiritsu inguruan Gento baserria ere aipatu daiteke.
Iraban bailara
Deba ibaiaren eskumaldean hau ere, Muskiritsu baino hegoaldeagoan. Ez da horren aldapatsua, inguru honetan Deba arroa zabaltzen ari da eta.
Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta dira baserri aipagarri batzuk.
Mekolalde bailara
Osintxuko eliza parrokia bihurtu zutenean, Bergarako Santa Marina parrokiaren esparrutik sortu zuten.
Hasieran Mekolalde inguruko baserriak Osintxuko parrokira pasa bazituzten ere, asko eta asko Santa Marina parrokira itzultzeko eskatu zuten. Beraz, Mekolalde Osintxukoa den ala ez erabakitzea ez dago garbi.
Kalparra (edo Untzeta) bailara
Baserri inguru hau Deba ibaiaren ezkerraldean dago, Soraluzeko Irure bailararen ondoan.
Izarre eta Untzuetak dira baserri aipagarri batzuk.
Erreferentziak
- Osintxuko baserriak. Patxi Larrañaga Guridi (Bergarako baserriak). Gaztelaniaz