Belizeko Placencia herria (eu)
Belizeko Placencia[1] herri txikia da, Stann Creek eskualdekoa.
Geografia
Placencia Belize hegoaldean dago, Yucatanen penintsulan, Karibe itsasertzean. 20 bat kilometrotako penintsula dago bertan, kostaren paraleloan hegoalderuntz, eta muturrean bertan Placencia herria dago. Penintsulak 100-200 metrotako zabalera dauka, eta erditik Placencia road izeneko errepidea pasatzen da. Errepide hau aeroportutik (Placencia Airport[2]) penintsula puntaraino joaten da, Placencia herriraino. Herritik oso gertu, itsaso aldean, cayo Placencia du.
Penintsula eta lurraren artean geratzen den golko estu eta luzeari Placencia aintzira esaren zaio (Placencia lagoon). Aintzira ez da oso sakona, metro bat edo bi asko jota. Bertan mota askotako animaliak dago: manatiak, delfinak, raiak (berez aintzira halako 'umezaintza' da raiandako), barrakudak...
Historia
Ingeles puritanoek sortu zuten 17. mendean, Nova Scotia eta Provedencia uhartetik etorrita, baina herri zahar hura 1820 urte inguruan desagertu zen.
XIX. mende bukaeran familia batzuk etorri ziren bertara, eta itsasotik bizi ziren. Espainarrek Placentia izendatu zuten, eta bertako lurmuturra Punta Placentia.
2001. urtean Iris hurakanak herriko etxe ia guztiak desegin zituen (ia %95a). Ordurako turismo herria bilakatzen ari zen, bertan dauden hondartza ederrengatik.
Turismoa
Inguruan ditu Maya hondartza aipagarria eta Placencia aintzira. Hondartzatik aintzirara 100 edo 200 metro besterik ez dagoenez, etxe gehienak hondartza, aintzira edo ubide baten ondoan daude.
Turismoa dela eta, eskaintza zabala du, ur-kiroletik hasi (kayak, snorkel, urpekoak, arrantzan, tiburoiak ikusi...), jatetxe ugari eta arte galeria ere. Ospe handikoak dira Placenciako Otarrain Jaialdia, Placencia Penintsulako Arte Jaialdia eta Pazko Astea.
Hau guztia dela eta, herria asko hazi da, ia 1000 biztanle ditu. Gaur egun aeroportua eta guztik dauka.
Aeroportua
Izena herriarena du, Placencia aeroportua (IATA: PLJ).
Aerodromo zaharra, 650 metrotako pistarekin, Placencia penintsulan zegoen, herritik gertu. Aeroportu berria lurrean dago, itsas gaineko 14 metrotan, eta pista bakarra du (2.135 metro luze eta 25 metro zabal, Belize Hegaldi Zibilen Sailaren arabera).
Baditu hegaldi nazionalak (Dangriga, Punta Gorda) eta nazioartekoak. Bi konpainiek lan egiten dute bertan, Maya Island Air eta Tropic Air.
Argazkiak
(handitzeko sakatu)
Informazio gehiago
- Placencia Travel Information. Belize Bidai Aldizkarian (ingelesez)
- Placencia Village Guide. Placencia herriko gida (ingelesez)
- Village activities. Jarduera eskaintza (ingelesez)
Erreferentziak
- ↑ Placencia. Wikipedia (ingelesez)
- ↑ Placencia Airport. Wikipedia (ingelesez)