Irurak-Bat zentrala (eu)
Izenak
Sagarraga-erreka zentrala, Sagar-erreka zentrala, Irurak-Bat zentrala
Historia
Emakida Angel Astaburuaga Barrutiak lortu zuen, 1911. urteko urtarrilak 14an, eta 1915.ko abuztuak 2an Antonio Zabala Garairi saldu zion.
Ura Ibarrolako presan biltzen zuten, Mutxaneko etxe zarra baino gorago dago, Gastandola erreka, Ibarrola erreka eta Goimendi erreka biltzen diren tokian. Ibarrolako baserria oso gertu dago, horik izena.
Ibarrolatik lurperatutako erretena irterzen da, 3.780 metrotakoa, San Martzialgo ur-biltegiraino; bidean hainbat errekastoen urak biltzen ditu. Eta San Martzialgo ur-biltegitik zuzeneko tutua sartzen zen zentralean. Zentrala bera Barrena baserriko ortuetan eraiki zuten, Igarate ondoan.
Antonio Zabala Sologoeneko zentralaren jabea zenez, emakida eta zentral guztiak enpresa bakarrean bildu zituen: Electra Irurak-Bat aurretik, eta Zabala, Urrunzurrunzaga y Cía gero.
1965.ko uztailak 13an Eibarko Udalak erosi zuen zentral hau, Sagar-errekako ur eruatearen emaria hobetzeko. Horrerarako zentralera heltzen zen ura Igararetik Illordoko tunelera ponpatzen zuten.
Gaur egunean zentrala eraitsita dago.
Kokapena
Datu teknikoak
Ibarrola presa
Gastandola, Ibarrola eta Goimendi errekak batzen diren tokian kokatuta, Ibarrola baserriaren gertu. XX mende hasieran Antonio Zabalaren Electra Irurak-Bat enpresak eraiki zuen.
Presak 5 metro ditu eta, nahiz eta gaur egun lohiz beteta egon, ondo mantentzen da.
Erretena
Ibarrola presatik San Martzial ur-biltegiraino 3.780 metrotako harrizko erretena dago, lurperatuta; bidean beste hainbat errekastoren urak jasotzen ditu.
Erretenaren sekzioak trapecio forma du, eta ertzak borobilduta daude. Azken metrotan, San Martzialeko ur-biltegiko inguruan, erretena agerian dago eta sekzio laukia du.
San Martzialgo ur-biltegia
140 metro luze da, 10 metro zabal eta 2,40 metrotako sakonera du. Boomerang forma du, mendiaren formari egokitzeko. Gaur egun lohiaz beteta dago.
Agerian egonda, gutxienez bi ezbehar gertatu dira bertan. Gerra garaian zauritutako errekete bat barrura erori zen eta bertan ito zen. 1946 urtean, berriz, baserri bateko morroia bere burua bota zuen urerara.
Ur-biltegitik zentralera 30 zm-tako tutua zegoen; gehien bat lurperatuta, baina tarte batean porlanezko zutabe gainean agertsen zen.
Zentrala
Situada junto al Sagar en su tramo final antes de la desembocadura al Deba, era un edificio exento de dos plantas con cubierta a dos aguas. Fue creada a principios del s. XX por “Zabala, Unzurrunzaga y cía”, quienes tenían otra central en Placencia sur y otra en Málzaga. Disponía de dos turbinas y proporcionaba electricidad a la S.A.P.A. (Fábrica de cañones). Fue derribada hace unos cinco años. Suponemos que, hacia 1960, la compañía vendió esta central al Ayuntamiento de Eibar, quien aprovechó esta instalación para complementar la Traída, conectando las aguas de salida de la central a una tubería que atravesaba el cauce del Sagar y las entregaba al depósito de Igarate.
=Datu teknikoak
rreka biltzen diren tokian, Mutxaneko etxe zarrako presa inguruan.
Zentralak bi planta zituen.