Egur landuaren ibilbidea (eu)

    Sorapediatik

    Armagintza zela eta, Soraluze beti egon da zurgintzarekin lotua: lau gremio nagusienetako bat kutxagileena zen, fusil eta eskopeten egurrezko kutxak lantzen zituztela, bertan giltza eta kainoia ezartzeko.

    Honetaz gain, badaude hiru eraikin egurraren lan bikainak erakusten dituztenak: Santa Maria la Real parrokiaren eliz ataria, San Andres ermitaren zerua eta Ezoziako santutegiko korua. Honetaz gain, beste hiru ermiten zeruek ere aipagarriak dira.

    Ibilbide hau lehengo zatia oinez egin badaiteke ere, gero automobila behar da.


    Herria: Eliz ataria

    Herria: Udaletxea

    Elizataritik behera hartzen badugu Udaletxearen albotik pasako gara.

    Eraikina XVII mende bukaeran egin zuten. Inoiz traketsa dela esan badute ere[1], teilatu azpiko hegal landuak ditu. XX mendeko bigarren zatian berriztu zituzten.


    Herria: Arregia jauregia

    Udaletxea ikusi era gero, Kalebarrenetik, Plaza Zaharrera joango gara. Bertan Arregia jauregia dago.

    Hasiera bartean dorretxea izan zen, eta XVI mende erdialdera, bertako jabea Marina Pérez de Arreguia Andrés Ibáñez de Irure doktorearekin ezkondu zenean, jauregia bihurtu zuten.

    Hurrengo mendeetan ere bigarren solairua erantsi zioten, era honekin batera teilatu azpiko hegal landua.

    San Andres ermita: zerua

    San Roke ermita: zerua

    Ezoziako santutegia: korua

    San Martzial ermita: zerua

    San Esteban ermita: zerua

    Erreferentziak

    1. ...eta falta duen dotoreziak ederki asko erakusten du garai hartako arkitekturaren gain-behera. Noticias de los arquitectos y arquitectura de España, Eugenio Llaguno (Madrid 1828).