Abizenak (eu)

    Sorapediatik

    Euskal abizenak

    Gizonak = Izena + aitaren izena + jatorria (adibideak jarri, aita-semeenak eta urteak. Andreak ere, bajna gutxiago. Orokorrean, kzena eta nungoa.

    Familia leku berena mantentzen zela, jatorrizkoa mantentzen zen. Baina jatorria aldatuta, abizena ere.

    Gero fosilizatu ziren. Araban, osorik. Gipuzkoan, jatorria (de etaguzti). Eta XIX mende bukaeran de horren azken erabilerak, Erregistro Zibila sorrzerakoan. Bakar batzuk mantendu zituzten, baina dirudunak.

    Kaparetasuna

    Kaparetasjna edo hidalguìa, noble antzekoa.

    Oso interesgarria zen, lan batzuk egin ahal izatekomedo kargu publikotara sarrzeko edo... Kanporaa joan eta aberarsekmeskarzen zutenjatorrizko herrietan. Soraluzeko Artixbategian ehundik gora gordetzen dira.


    Soraluzeko abizenak

    Gehienak toponimikoak, eta bertan sortutakoak. Hala ere, badaude akar batzuk kanpotik etorritakoak (Irure Nafarroatik, Isasi Eibartik...)

    Abizena Azalpenak
    Bolintxu
    Bolincho
    Soraluzekoa izateaz gain, Berrizkoa (Bizkaia).
    Zigaran
    Cigaran
    Soraluzekoa izateaz gain, Itziar (Deba), Bergara, Hernani eta Durangokoa.
    Espilla Soraluzekoa izateaz gain, Oñati, Zarautz, Eskoriatza eta Ermukoa.
    Soraluzeko armarria: zilarrezkoa, erronbo urdina (azur) dauka urrezko arrano batekin kargatua: tarte bakoitzean armiño beltz (sable) bat. Inguru gorriaren barruan zilarrezko zortzi lertxun hosto.
    Espren
    Goenaga Soraluzekoa izateaz gain, Errezil, Antzuola, Azpeitia, Azkoitia eta Astigarretakoa.
    Soraluzeko armarria: urdinaren gainean urrezko grifoa, inguru gorri eta urrezko ajedrezadoak inguratua.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.

    Goienetxe
    Goeneche
    Soraluzekoa izateaz gain, Eibar eta Ziortzakoa.
    Gorbea
    Gorvea
    1738 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.
    Hernizketa
    Hernizqueta
    1667 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.
    Ibarra
    Ybarra
    Soraluzekoa izateaz gain, toki askotakoa: Eibar, Elgeta, Lizarraga (Antzuola), Antzuola, Ugazua (Eskoriatza), Elgoibar, Mendaro, Itsasondo, Mutriku, Okondo, Aiara, Laudio, Leitza, Sopelana, Getxo, Gorliz, Urduliz, Elorrio, Abadiño, Amorebieta, Arratzu, Dima, Arratia, Mendexa, Gordexola, Igorre, Markina-Etxebarria, Berriatua, Xemein, Amoroto, Bolibar-Zenarruza, Etxebarri, Orozko, Mallabia, Güeñes, Nafarroa Beherea, Valpuesta (Burgos) eta Santaloyakoa.
    Imitola
    Iraola Soraluzekoa izateaz gain, Itsaso, Errezil, Itsasondo eta Tolosakoa.
    Soraluzekoei bi armarri dagozkie. Lehena urrezkoa da, bi lehoi elkarren kontra eta, buruan, hiru lili urdin elkarren ondoan. Bigarrenak bi zati ditu; ezkerrean bi eskopeta bata bestearen gainean eta, goian, izarra; eskuman zuhaitza eta basurdea enborraren gainean.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Iribe Soraluzekoa izateaz gain, Lazkao, Olaberria, Azkoitia, Angiozar (Bergara) eta Abadiñokoa.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Irure Berez Nafarroakoa; adarrak ditu Soraluze, Arroa (Zestoa), Itziar (Deba) eta Errezilen. Soraluzekoei bi armarri dagozkie. Lehena orlegia da, zilarrezko dorrea duena; ingurua urdina, zortzi urrezko izarrekin. Bigarrena urdina, zuhaitza erdian eta honan alboan Nafarroako erret armarritxoa; zuhaitz gainean gurutze gorri liliduna eta alboan lehoia zutik; ingurua orlegia, zakur eta idiekin.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Isasi Berez Eibarkoa; adarrak ditu Soraluze, Eskoriatza, Marín (Eskoriatza), Goronaeta (Aretxabaleta), Olatz (Mutriku), Arratia, Bedia, Gamiz, Galdakao, Enkarterriak, Orozko, Amurrio, Baranbio (Lezama), Luiando (Aiara) eta Aramaion.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Iturbe Soraluzekoa izateaz gain, Urretxu, Antzuola, Oxirondo (Bergara), Bergara, Arrasate, Apotzaga (Eskoriatza, Basagoen (Leintz), Elgeta eta Lekeriketakoa (Elorrio).

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Iturriaga Soraluzekoa izateaz gain, Andoain, Bedoña (Aretxabaleta), Berastegi, Orio, Azpeitia, Errenteria, Azpilkueta (Baztan), Beruete (Basaburua), Mañaria, Zeanuri, Artea, Igorre, Gaztelu (Abadiño), Munguía, Larrauri, Zamudio, Mundaka, Erandio eta Lapurdikoa.
    Soraluzeko armarria: zilarrezkoa, zuhaitza eta basurdea zutik, inguru gorria urrezko zortzi oskolekin.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Izagirre
    Izaguirre
    Soraluzekoa izateaz gain, Urnieta, Lazkao, Irun, Hondarribia, Bergara, Oxirondo (Bergara), Zumarraga, Aduna, Berastegi, Itsasondo, Belauntza, Ezkio, Laudio, Astobiza (Lezama), Mungia eta Iguriakoa (Elorrio).
    Soraluzeko armarria: orlegia, urrezko dorrea olatu urdin eta zilarrezkoen gainean; urrezko bi lehoi dorreari atxikituta, eta dorreko leiho batetik urrezko besoa irtetzen da, eskuan burnizko mailua duela.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Larreategi
    Larreategui
    Soraluzekoa izateaz gain, Eibar, Elorrio, Ermua eta Bilbokoa.
    Soraluze eta Eibarko armarria: orlegia, urrezko grifoa, inguruan ajedrezatua, urrezkoa eta gorria.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Laskurain
    Lascurain
    Lascoain
    Soraluzekoa izateaz gain, Irun, Antzuola, Bergara, Eibar eta Tolosa.
    Soraluze, Irun, Antzuola eta Bergarako armarriak bi zati ditu: lehena urrezkoa, aritz orlegia eta basurde beltza zutik; bigarrena zilarrezkoa, zortzi borobil gorriekin.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Laskortegi
    Lascortegui
    Loiola
    Loyola
    Berez Azpeitiakoa; adarrak ditu Soraluze, Bergara, Eibar, Antzuola eta Nafarroan.
    Soraluze eta Bergarako armarriak bi zati ditu: lehena zilarrezkoa, pertza laratzatik zintzilik eta, berari lotuta, bi otso zutik, denak beltzak; bigarrena urrezkoa, zazpi marra gorriekin.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Loiolaetxea
    Loyolaechea
    Isasiren arabera, 1625 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.
    Mallagarai
    Mallagaray
    Soraluzekoa izateaz gain, Mallabiakoa.
    Mandiola Berez Leintz bailarakoa; adarrak ditu Soraluce, Oñati, Azpeitia, Eibar eta Elgoibar.
    Soraluzeko armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena gorriak, arrano beltzarekin; bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bi otso beltz mingain gorriekin, bata bestearen gainean eta bi aldetara begiratzen.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Mendiola Berez Mendiolakoa (Eskoriatza); adarrak ditu Soraluce, Eibar, Leintz-Gatzaga, Gernika, Zeberio, Aramaio eta Arabako lautadan.
    Soraluzeko armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena gorriak, arrano beltzarekin; bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bi otso beltz mingain gorriekin, bata bestearen gainean eta bi aldetara begiratzen.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Mendiolaetxea
    Mendiolaechea
    Isasiren arabera, 1625 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.
    Mueska
    Muesca
    Mueska-Iturburu
    Muesca-Iturburu
    Plazentzia
    Placencia
    Plazaenzia
    Sagarraga Berez Zeanurikoa; adarrak ditu Soraluze, Elgoibar, Mundaka eta Bakion.
    Salogoen
    Salogüen
    Solaguen
    Solagüen
    1676 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.
    Ubarkalde
    Ubarcalde
    Unamuno


    Erreferentziak