Sagar-errekako mendiak (eu)

    Sorapediatik
    Sagar-errekako mendiak
    Altuera 500-725 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Elgetako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Bergara, Eibar
    Soraluzetik


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Mendi hauek Elgetako mendien[1] ekialdeko aldean kokatzen dira, Elgeta eta Deba ibaiaren artean hain zuzen.

    Bi talde bereizten dira. Alde batetik, Soraluzeko lurretan daudenak: Kurutzeko Gaña (569), Krabeliñatx (607), Aingeruguarda (585) eta Illordoko Gaña (541). Gainontzekoak Bergarako eta Eibarko lurretan daude, Soraluzekoak baino pixkat altuagoak orokorrean: Topinburu, Garbe, Azurtzamendi, Tranku, Azkonabieta eta Galdaramiño.

    Igoera

    Igoera ere mendi taldearen arabera egiten da. Soraluzen dauden mendiak Deba ibaiaren eta herritik gertuago daude, eta igotzeko bidea zuzenagoa da: Txurrukenetik Kurutzeko Gaña eta Krabeliñatx igo daiteke, eta Iruretik Illordoko Gaña eta Aingeruguarda. Nahi izan ezkero, behin tontorrera heldu eta gero gainontzekoak igo daitezke errenkadaz, mendiz mendi.

    Soraluzetik beste mendeak igotzeko Sagar-errekatik barrena Azurtzaraino igo behar da, eta handik mendiz mendi nahi den mendiraino. Edo, bestela, Sagar-errekako bidetik nahi den mendi parera heltzerakoan gorantza hartu tontorreraino.

    Topinburu

    596 metroko altuera du.

    Garbe

    513 metroko altuera du.

    Azurtzamendi

    659 metroko altuera du.

    Tranku

    Agarremendi ere. 642 metroko altuera du.

    Azkonabieta

    728 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    Galdaramiño

    Galdaramuño ere.

    664 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.


    Galdaramiño antzeko Brown Boveri lokomotora Azpeitian

    Kontuak

    Galdaramiño lokomotorak

    1928 urtean, Ferrocarriles Vascongados enpresak Bilbao-Donostia (eta Zumarragarako adarra) elektrifikatzea erabaki zuen. 14 lokomotora eskatu zizkion Suitzako Brown Boveri etxeari, eta mendien izenak jarri zien, horietako batzuk Soraluze ingurukoak: Irukurutzeta, Arrate, Kalamua... eta Galdaramiño!. Azpeitiako Trenaren Euskal Museoak antzeko hiru lokomotora gordetzen ditu.


    Erreferentziak

    1. Inork Eibarko mendietan kokatzen ditu.