Sagar-errekako mendiak (eu)

    Sorapediatik
    Sagar-errekako mendiak
    Altuera 500-725 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Elgetako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Bergara, Eibar
    Soraluzetik


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Mendi hauek Elgetako mendien[1] ekialdeko aldean kokatzen dira Bi talde: Soraluzeko udalerrian daudenak, Soraluzetik igotzeko) eta Sagar-erreka barrenan daudenak, Sagar-errekatik oigotzeko.Hegoaldetik begiratuta, lehengo bi mendiak Soraluzekoak dira: Kuutzeko Gaña eta Krabeñliñatx.

    Igoera

    Igoera, Soraluzetik, Sagar-errekatik barrena. Bi bide daude: Azurtzaraino ogo, eta bertatik mendiz mendi. Edo Sagar-errekako bidetik halako batean gora egin.

    Salbuespena Soraluzeko ,mendiak dira. Kasu hauetan, Txurrukenetik (Kurtzeko Gaña eta Krabeñliñatx) edo Iruretik (Illordoko Gaña eta Aingeruguarda) igotzea hobe da. Nahi izan ezkero, behin igota mendiz mendi gainontzeko mendietara heldu daiteke.

    Topinburu

    596 metroko altuera du.

    Garbe

    513 metroko altuera du.

    Azurtzamendi

    659 metroko altuera du.

    Tranku

    Agarremendi ere. 642 metroko altuera du.

    Azkonabieta

    728 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    Galdaramiño

    Galdaramuño ere.

    664 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.


    Galdaramiño antzeko Brown Boveri lokomotora Azpeitian

    Kontuak

    Galdaramiño lokomotorak

    1928 urtean, Ferrocarriles Vascongados enpresak Bilbao-Donostia (eta Zumarragarako adarra) elektrifikatzea erabaki zuen. 14 lokomotora eskatu zizkion Suitzako Brown Boveri etxeari, eta mendien izenak jarri zien, horietako batzuk Soraluze ingurukoak: Irukurutzeta, Arrate, Kalamua... eta Galdaramiño!. Azpeitiako Trenaren Euskal Museoak antzeko hiru lokomotora gordetzen ditu.


    Erreferentziak

    1. Inork Eibarko mendietan kokatzen ditu.