Arrateko mendiak (eu)

    Sorapediatik
    Arrateko mendiak
    Altuera 750-800 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Arrateko mendiak
    Bailara/ Herria Arrate
    Soraluzetik Ordubete 15 m (Arrate)


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Mendi hauek Arrateko santutegiaren[1] ingurukoak dira.

    Nahiz eta Eibarkoak izan, Soraluzetik ondo gertu daude eta garai batean oso ohikoa zen bertarainoko ibilaldiak egitea.

    Hiru mendi nabarmentzen dira: Kalamua (Maaxa edo Max izenez ere ezagutua), Akondia eta Urko.

    Igoera

    Nahiz eta Eibarkoak izan, Arrateko mendi hauek Soraluzetik ondo gertu daude eta garai batean oso ohikoa zen bertarainoko ibilialdiak egitea: Deba ibaiaren behera Maltzagaraino, eta handik zuzenean gora eginez Arrateko Santutegira heldu arte. Hemendik Akondia, Kalamua edota Urkora joan zitekeen.

    Gaur eguneko trafikoa oso handia dela eta, Maltzagarako bidea (errepidea) arriskutsua denez ez da ia erabiltzen.

    Kalamua

    771 m centenariokoa

    Eibarko Mendiak mendilerroa - (Elgoibar, Gipuzkoa) Kalamua edo Maaxa Elgoibar (Gipuzkoa) eta Etxebarria eta Markina (Bizkaia) artean kokatuta dagoen mendia da. Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez, gudariek Kalamua ere hilabete batzuetan gotorleku bihurtu zuten.

    Akondia

    749 eta centenariokoa Akondia edo Arrikurutz Eibarren kokatuta dagoen mendia da, Kalamua mendigunearen zatia dena. Akondia izena bere magalean dagoen baserritik datorkio, Ixuan kokatutakoa. Garai batean, auzo osoari ere Akondia deitzen zitzaion (gaur Mandiola eta Gorosta auzoak direnak). Arratetik: 1 ordu (3 km)


    Urko

    795 m Gipuzkoa eta Bizkaia arteko muga naturala, Eibar-Ermua-Mallabia udalerriek bat egiten duten gain ezaguna. Ixua mendatetik dauka igoera erraz eta ezagunena. Ermutik, Eibartik edo Aginaga auzotik ere igo daiteke.


    Kontuak

    Arrateko erromerixa eguna


    Erreferentziak

    1. Arrateko santutegia. Wikipedia (euskaraz).