Kortazarreko Haitza (eu)

    Sorapediatik
    Kortazarreko haitza / Munetako Haitza / Karakate
    Altuera 756 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Mazelaegi
    Bailara/ Herria Ezozia / Elgoibar
    Soraluzetik Ordu bat 30 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Karakate, Muneta edo Kortazar Gipuzkoako ipar-mendebaldean kokatuta dagoen mendia da. Soraluze eta Elgoibar artean dago; eta autoz igotzeko Soraluzetik dago bidea. Karakatek, 749 metroko garaiera du eta Mazelaegiko Kordalaren hasiera da. Bertatik Elosuraino doan mendigain nahiko laua dago eta han eremu megalitiar bat dago. Karakaten, antena bat dago eta inguruko mendiak ezagutzeko balio duen mapa bat. Karakate Kortazarko Haitzak izenarekin ere bada ezaguna. Arkeologiaren ikuspuntutik elementu garrantzitsuak ditu.

    Hiru izen dituen mendia, Karakate, Muneta edo Kortazar, nahiz eta gaur egun, inguruko herrietan, batez ere Karakate izenez ezagutzen den. Soraluze eta Elgoibar artean dago; eta autoz igotzeko Soraluzetik dago bidea. 756 metroko garaiera du eta Mazelaegiko mendilerroaren hasiera da. Bertatik Elosuraino doan mendigain nahiko laua dago eta aztarna megalitiko ugari. Ezagunena Arribirilletako menhirra da (Irukurutzeta tontor aldamenean).

    Tontorrean zutitzen den antena zaharra eta bertaraino igotzen den errepidea dira mendi honen gaitzik handienak. Errepideari esker era guztietako mendizaleen eskura gelditzen da Kortazar eta Irukurutzeta arteko bizkar luzea eta, esan beharra dago edozein adinetako ibiltarientzat aproposa dela eremu hori, izan ere bide luzea egin daiteke gora-behera gutxirekin bide garbi eta erosoetan barrena. Pinua eta pagoa tartekatzen dira, iratze, larre eta otez osatutako bide-bazterretan, han-hemenka sakabanatutako haiz mutur bakan batzurekin. Haitz mutur horiei begira otuko zitzaien beharbada historiaurreko jende haiei hainbeste monolito eraikitzea bizkar horretan barrena, izan ere asko dira tarte horretan aurkitutakoak.


    Igoera

    Oinez, San rokerik gora (Muneratik)

    Legarda Mendoz eta gora

    Automobilez Urkia zelairaino, eta handik errepidetik gora

    Automobilez goraino.

    Elgoibartik ordu t'erdi. Maltzagatik ere.


    Kontuak

    Muskiritsuko hasiera.

    Antenak

    Gurutzea beherago


    Brontze Aroko aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Karakaten, Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa, alegia. Guztira 16 dira ezagutzen direnak, Jose Miguel Barandiarannek 1921 eta 1922 artean ikertuak: 10 tumulu, menhir bat eta 5 trikuharri. Datazioaren ikuspuntutik K.a. 3000 eta 900 urte artekoak dira.[1] Erromatar kanpamentua[aldatu | aldatu iturburu kodea] Karakate mendiaren goiko aldean erromatar kanpamentu baten aztarnak aurkitu dira. Aurkitu zituena arkeologo bat izan zen, Antxoka Martínez, 2016an. Kanpamentu txikia izango zen, defentsarako lerrro bakar batekin; lerro hori lurrez egina dago eta horrek erromatarra dela erakusten du. Kanpamentutik Deba Harana kontrolatzen zuten.[2]



    Informazio osagarria

    Munetako gurutzearen buruzko informazio gehiago Kortazarreko Haitzari buruzko hainbat web gunetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:


    Erreferentziak