Atxolingaña (eu)
Atxolin | |
---|---|
Altuera | 841 m |
Buzoia | Bai |
Mendilerroa | Mazelaegi |
Bailara/ Herria | San Andres |
Soraluzetik | Ordubete eta 45 m. |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- Argazkirik ez
Izenburua_1
- Argazkirik ez
izenburua_2
- ...
- Argazkirik ez
izenburua_n
Kokapena
Kontuak
Euskal Herriko miradore ederrenetarikoa dela diote, alde batera zein bestera begiratu ikusmira zabala baitauka. Aiako Harriak eta Pirinio aldeko mendiekin batera, gure inguruko Aralar, Aizkorri, Urkiola eta Gorbeia ikus daitezke, besteak beste, handik.
Mazelaegi mendilerroko tontorra, Sabua (760 m) eta Pagobedeinkatu (797 m) mendilepoen artean dago.
Tontorrean izen bereko trikuharria dago. Ekialdera beste tontor txikiagoa dago, Atxolin txikia (830 m), honek ere bere trikuharria duela (825 m). Mendilerro osoan hainbat trikuharri daude: Aizkoin (806 m), Pagobedeinkatu (797 m)...
Igoera
Soraluzetik (110 m) ipar-ekialdera jotzen Sabua mendilepora (760 m) heldu daiteke; Sabua mendilepo hau Muneta (749 m) eta Atxolin (848 m) erdibidean dago. Handik mendilerroa ibiltzeko bi norabideetan ez dako inolako zailtasunik.
Muneta (749 m) eta Irukurutzeta (898 m) arteko ibilbidea oso ohikoa da, tartean historiaurreko hanbat trikuharri eta tumulo ikusteko aukera dagoela.
Irukurutzetako trikuharriaren inguruan erromeria ospatzen zen aintzina, azken urteetan berreskuratu dena.
Informazio osagarria
Atxolin buruzko informazio gehiagohainbat web gunetan topa daiteke:
- Atxolin. www.mendiak.eus (euskaraz)
- Atxolin. Wikipedia (euskaraz)
- Atxolin. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).
- Atxolin. www.mendiak.net (gazteleraz, ez dago informaziorik).
Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:
- Soraluzeko San Andresetik zirkularra, zazpi tontor. www.mendikat.net (Santi Usabiaga, gazteleraz).
- Soraluze-Kortazar-Alkelarre-Atxolin-Gurutzebakar-Irukuruzeta-Kortazar. www.mendikat.net (Fernando Zabaleta).
- Wikiloc. eu.wikiloc.com (92 ibilbide).