Placencia 60/45 kañoia (eu)

    Sorapediatik
    Placencia 60/45 kañoia
    Placencia 60-45 kañoia 1 (Tritón 2014).jpg
    Mota Arma (produktua)
    Kokapena Placencia (SAPA)

    Kañoi honen izen ofiziala CCC (cañón contra carro) Placencia 60/45 izan zen.


    Ezaugarriak

    Pisua baterian 925 kg.
    Kañoia (kalibrea) 60 mm.
    Tutu luzeera 45 kalibre
    Sektore horizontala 50º
    Sektore bertikala -5º-tatik 30º-tara
    Jaurtigai zulatzailea 790 m/s
    Zulatze sakonera 90 mm-tatik 100 mm-tara


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Espainiako gerra (1936-1939) bukatu eta gero, Espainiako gudarosteak karro-kontrako kañoi modeloak aukeratu zituen. Kañoi astuna Alemaniako PaK-40 modeloa hautatu zuten, 75/46 kalibrekoa, eta hainbat ale erosi zituzten. Kañoi arina egiteko, aldiz, Errepublikak Soviet Batasunetik ekarritako M32 45/46 mmtakoa aukeratu zuten, eta Soraluzen hasi ziren ekoizten, bertako SAPAn. Gogoratu behar da errusiarrak Alemaniako Pack 35/36 eta Pack 37/45 kañoiak kopiatu zituztela.

    Kañoi hau oinarri hartuta, SAPAkoek 60 mmtako karro-kontrako kañoia asmatu zuten 1945n, CCC Placencia 60/45 izenekoa. Aurreneko aleak 1948 urtean ekoiztu zituzten: Infanteria Errejimientuei eman aurretik, eta urte batzuk geroago mendi-unitateetara pasa zituzten.

    SAPAkoek bigarren bertsioa egin zuten, CCC Placencia 60/50 izenekoa, aurrekoa baino luzeagoa.


    Erreferentziak

    Museo de medios acorazados. Espainiako Defentsa Ministerioa