Pintoriak (eu)
Izenburua | Pintoriak |
Egilea/k | Ander Ezenarro Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Pintorerik onenak
- etorri gera
- Plazentziako herrian
- lan egitera
- kuadro txit politak
- paisaje ta bistak
- erraz ezagutzen da
- gerala artistak, ai.
- Nork here irudia
- nahi duen guzia
- orain hementxe dauka
- komenientzia.
- Fati[1] zilbot haundia
- hemen daukagu
- munduko pintorien
- hauxe da buru
- Fati hasten danian
- pintura lanian
- Murillo bera ere
- dago ilunian, ai.
- Zuluaga berriz Fati
- izan ez balitz
- oraindikan zebilen
- gure aprendiz
- Pintoriak entzunda
- askok esan du
- Linoneko Munetak
- hori egiten du
- Paris ta Milanen
- eskolan aurreren
- ikasten ibiliak
- danok gera hemen, ai.
- Gaur gure kuadruak
- bai dira salduak
- pagaturikan asko
- mila duruak.
- Pertsonen irudia
- egiten duanik
- ez da hemen azaldu
- gu bezin onik
- mendi tontor goiak
- baserri alaiak
- beren artaldiekin
- baso ta zelaiak, ai.
- Erreka ilunak
- ta txara astunak
- horrek dira guretzat
- gairik onenak.
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Erreferentziak
- ↑ Santiago