Zapatariak (eu)
Izenburua | Zapatariak |
Egilea/k | Ander Ezenarro Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro >> Eustaki Maiztegi Txiket >> Ramiro Larrañaga |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Erri hontako agintariyak
- eman digute baimena
- Igandietan sapatariyan
- naibada eiteko lana
- Zergaitik astelena
- egunik ederrena
- pasatzen degu eraten
- Gure Krispinek ori eiteko
- beti omen du esaten.
- Zergaitik astelena
- egunik ederrena
- pasatzen degu eraten.
- Lantegi hontan maixu daukagu
- Patxiko sapatariya
- Aste erdiruz etortzen zayo
- guztizko zitaldaldiya
- Zapata zahar guziak
- guri bizi jaurtiyak
- askotan izaten dira
- Jendia sarri edukitzen du
- farrez berari begira.
- Sapata gogor uretakuak
- baita ere dotore fiñak
- Sapatilatxo bero beruak
- negurako atseginak
- Baditugu egiñak
- dantzatako ariñak
- Arra beteko orpuekin
- neska baldarrak aldapa bera
- korritzen dute oyekin.
- Eguerdirako egin behar degu
- bukatu gure taria
- Sapata zarrak konpondutzeko
- zain dago bere jabia
- Orri orpo josiya
- orri sartu iltzia
- eta narrua mallatu
- Arratsaldian aratuste da
- eta bihar degu dantzatu.
- Meduku danak txartzat daukate
- oñetarako bustiya
- Ortikan dator katarro txarra
- edo akaso pulmoniya
- Botikako diruak
- dira alperrikuak
- guri ematia obe
- Gure zapatak dabiltzkienak
- Ez du estultxo bat ere.
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Arraunlariak.
Abesti hau Eustaki Maiztegi Txiket-ek traskribitu zuen, 1982/06/13an. Eta 1993 urtean Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica[1] bere liburuan sartu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica (219 orrialdea). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).