Txapatan (eu)
Izena/k | Txapatan |
Tokia | Eliz ataria, Plaza Barria... |
Materiala | Txapak |
Adina | 6 urtetik aurrera |
Partaideak | 2 gutxienez |
Trebetasun jolasa da. Ibilbideak marrazteko azalera aproposak behar ziren, garai batean harlosak: Eliz atarian, Plaza Barrian... jolasten zen. Gero, porlana etortzerakoan, aukera berri asko sortu ziren.
Hasiera
Hasteko, ibilbidea edo errepidea marraztu behar zen, klarionaz. Zirkuituaren zailtasuna marratzailearen maltzurkeriaren arabera izaten zen: errebueltak, estuasunak, tarteko helmugak, mendia...
Ostera, jolasteko ordena erabakitzen zen, gehienetan zotz egiteko kanta baten bidez.
Arauak
Helburua ibilbidea bukatzea da, errepidetik irten barik. Horretarako, partaideek banan banan beren txapa jartzen dute hasieran eta hatzaparraren kolpe batez aurrera bultzatzen dute.
Txapa ibilbidearen barruan edo, hobeto esateko, gainean geratu behar da: ertzen artean, ertz baten gainean edo ertza kanpotik ikutzen. Ilbidetik irtetzen bada, azken tarteko helmugara eraman behar da handik berriro hasteko.
Beste baten txapak norberarena ibilbidetik etaratzen badu, azken tarteko mugara itzuli behar da ere.
Bukaera
Helmuga zeharkatzen duen lehenak jolasa irabazten du. Inoiz irabazleak galtzaileen txapak eskurarzen zituen.
Taktikak
Txapen barrukaldean, askotan, karreristen[1] argazkiak sartzen ziren, kromotatik edo aldizkarieratik hartutakoak.
Inoiz kristala ere jartzen zitzaion gainetik[2], eta masillaz eutsi. Txapak, modu honetan, pisu gehiago irabazten zuen eta kontrolatzeko errezagoa izaten zen.