Soldadito plantao (eu)

    Sorapediatik
    Izena/k Soldadito plantao / soldadito plantado
    Tokia Edozein
    Materiala Ez da behar
    Adina 6 urtetik aurrera
    Partaideak 3 gutxienez


    Harrapaketa anitza motako jolasen artean sinpleena da. Kolasteko esparrua edozeinnizan daiteke, baina oztopoak baditu (eskilarak, zutabeak, aldapak...) jolasa interesgarriagoa da.


    Hasiera

    Hasteko, harrapatzailea edo paga aukeratzen da, zotz egiteko kanta baten bidez,

    Jokalari asko direnean, bi (edo hiru) harrapatzaile aukeratzen dira.


    Arauak

    Harrapatzaileak edo pagak beste inor ikutzea lortzen duenean, harrapatua geldi-geldi geratu behar da, lurrean iltzatuta, plantao.

    Libre dagoen inork ikutzen badu, libre geratzen da. Horregatik, harrapatuak beso-zabalik jartzen dira, besteok errazago askatzeko.


    Bukaera

    Behin jokalari guztiak harrapatuta, jolasa bukatzen da.

    Berriro hasten bada, lehen harrapatua paga berria izango da.


    Taktikak

    Erreferentziak