Eskudelak jolasa (eu)

    Sorapediatik
    Izena/k Eskudelak / barandilak
    Tokia Eliz ataria
    Materiala Ez da behar
    Adina 10 urtetik aurrera
    Partaideak 5 eta 10 arte



    Jolas sinplea da, harrapaketa jolasa, Maria trebolinaka estilokoa.

    Jolas hau eskudelak[1] dauden edozein lekutan jolastu daiteke, baina Soraluzeko eliz ataria oso toki egokia da, eskailerak eta altuera ezberdineko guneak daudelako.


    Eliz atariko eskudelak edo barandilak (La Voz de España)

    Hasiera

    Harrapatzailea edo paga zotz egiteko kanta baten bidez egiten zen.

    Harrapatzailea pagatokira joaten zen, eta bertan hamar arte zenbatu, gainontzekoak beren lekuetara joaten ziren bitartean. Pagatokia beheko zutabe bat izaten zen, erdikoa edota ezkerrekoa.


    Eskudelak edo barandilak (Arantza Ezeiza Cuesta)

    Arauak

    Aresrian esan denez, Maria trebolinaka jolasaren antzekoa da, baina Plaza Barrikomharmaila beharrean Eliz atariko eskudelak erabiltzen dira.

    Pagak beste edozein harrapatu behar du; harrapatzeko ukitzea nahikoa da. Baina harrapatzaileak ezin ditu eskudelak igaro edota saltatu, baina libre daudenek ordea bai.

    Horregatik, pagak korrika azkar egin beharko du libre daudenak harrapatzsko; eta batez ere eskudelak igotzen ari diren momentuak baliatu, ez dela oso erreza eta: altuera handiko pareta gainditu behar da horretarako.


    Bukaera

    Pagak inor harrapatu ezkero (harrapatzeko nahikoa zen ikutzea), beste hau izaten zen hurrengo harrapatzailea, hurrengo paga.

    Burdina ukitzera joan behar zen aurretik, han hamar kontatu eta jolasa hasten zen berriro.


    Taktikak

    Askotan libre daudenek, eskudelak igarotzea elkarri galarazten diote, zailtasuna areagotuz, horregatik da garrantzitsua partaide kopurua 8/10 artekoa izatea.

    Eskudelak alde batera era bestera pasatzerakoan kontuz ibili behar da erorketekin, minik hartu gabe.


    Erreferentziak

    1. Eskudela. Barandila