Maria treboliñaka (eu)

    Sorapediatik
    Izena/k Maria trebolinaka
    Tokia Plaza Barria, Goikokaleta, Frontoiko aldapa
    Materiala Ez da behar
    Adina 6 urtetik aurrera
    Partaideak 5 lagun edo gehiago


    Jolas hau Kooperatiba aurrean egiten da, Plaza Barria eta Kalebarren arteko harmailan[1].

    Jolas hau herriko beste lekutan ere egin izan da, baina askoz gutxiagotan. Bata Goikokaleta eta Etxaburueta arteko harmaila erabiliz, Obe (Comercio Arcelus) dendaren parean. Bestea Udaletxe atzekaldean, Frontoiko aldaparen hasieran.


    Hasiera

    Ume talde batean inork Má-ria treboli-na-ká" oihu egiterakoan, dauden tokian daudela, denak korrika irteten dira kooperatiba aldera, maria trebolinaka abesten edota txilioka, abadetxe eta Kooperatiba artean zegoen burdina ukitzera[2]. Azkena heltzen dena paga izaten zen, harrapatzaile.

    Orduan, pagak hamar arte kontatzen du besteak Plaza Barriko harmailara igo artean.


    Arauak

    Jolasa Plaza Barria eta Kalebarren arteko harmailan gora eta behera egiten da.

    Pagak libre diren bat harrapatu behar du, baina harmailaren bi ertzetatik bakarrik igo edo jaitsi daiteke (Kalebarren etxeko ondotik edota plazako eskilaretatik); gainontzekoak, berriz, edozein tokitik.

    Taktika bat pagek oso erabilia zen Kalebarren ertzean jarri, goitik (edo behetik) joango zela imintzioa egin eta, gainontzekoak salto (edo igo) egin ostean, behetik (edo goitik) joan.


    Bukaera

    Pagak inor harrapatu ezkero (harrapatzeko nahikoa zen ikutzea), beste hau izaten zen hurrengo harrapatzailea, hurrengo paga.

    Burdina ukitzera joan behar zen aurretik, han hamar kontatu eta jolasa hasten zen berriro.


    Erreferentziak

    1. Harmaila. Harrizko maila edo jarleku-modukoa.
    2. Garai batean zaldiak edota astoak lotzeko uztaia zegoen bertan.