Arraunlariak (eu)
Izenburua | Arraunlariak |
Egilea/k | Ander Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Txiket >> Ramiro Larrañaga |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Plazenziako herriko
- agintari onak
- Estropadak eiteko
- emanik baimena
- Ikusiko dezute
- gaur gure almena
- Nola dantzatzen degun
- gogotik arrauna.
- (estribilloa)
- Tira mutillak arraunari
- guziyak batera
- Kontrariyo guztiyak
- utzirik atzera.
- Tira mutillak arraunari
- Makina patroi dala
- da bere lagunak
- Danak gera erriko
- arraunlari onak
- Gu gera itxasuan
- gaua ta eguna
- Gure bizi guztiyan
- igaro deguna.
- Ipar aize gozua
- da maite deguna
- Baña ez gaitu bildurtzen
- arratsa illunak
- Itxaso txarra bada
- naiz izan galerna
- Gure txalupak beti
- jotzen du taberna.
- Kantabriako itxasuan
- gu gera nagusi
- Estropada danetan
- eldurik lenbizi
- Traiñeru oni inork
- ezin irabazi
- Bandera eder ori
- ez al du merezi
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Abesti hau Txiketek traskribitu zuen, 1982/05/14an. Eta 1993 urtean Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica[1] bere liburuan sartu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica (218 orrialdea). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).