Gizartea. Per familia errenta. Banaketa (eu)
- Per familia errenta ikusteko, sakatu hemen.
Pertzentilak
Urtea 10.
pertzentila20.
pertzentila25.
pertzentila30.
pertzentila40.
pertzentila50.
pertzentila60.
pertzentila70.
pertzentila75.
pertzentila80.
pertzentila90.
pertzentila95.
pertzentila99.
pertzentila2013 8.845 € 13.670 € 16.315 € 18.448 € 23.084 € 27.693 € 33.394 € 41.631 € 45.724 € 50.716 € 65.429 € 80.015 € 121.675 € 2014 8.711 € 12.913 € 14.953 € 17.727 € 22.645 € 27.394 € 33.148 € 40.494 € 44.880 € 49.851 € 65.195 € 79.777 € 127.293 € 2015 8.904 € 13.314 € 15.771 € 18.159 € 22.984 € 28.338 € 34.768 € 41.475 € 46.195 € 51.629 € 68.190 € 86.559 € 136.304 € 2016 9.173 € 13.939 € 16.479 € 19.313 € 24.643 € 30.539 € 36.629 € 44.691 € 49.118 € 55.226 € 72.956 € 93.568 € 143.304 € Igoera % 3,7 % 2,0 % 1,0 % 4,7 % 6,8 % 10,3 % 9,7 % 7,4 % 7,4 % 8,9 % 11,5 % 16,9 % 17,8
Pertzentilek erakusten duten grafikak familien aberastasuna edota pobreziak adierazten du. 2016 urtean %40ko pertzentilek 19.313 €tako errenta zuen: honek esan nahi du data horretan Soraluzeko familien %40ak errenta hori baino gutxiago kobratzen zuela, eta gainontzeko %60ak gehiago. Pertzentilen grafika zenbat eta aldapatsuagoa izan, orduan desberdintasun handiagoa dago.
Soraluzeko lau grafikak aldapatsu ba dira ere (horizontalak balira familia guztiek errenta berdina izango zuten), %80 arte aldapa berbera erakusten dute; hau da, familien arteko desberdintasuna nahikoa homogeneoa da. %80-%90 tartean aldapa handitzen da, eta azken tartean oraindik gehiago: aberatsak aberatsagoak dira.
Hiru urtetako (2013-2016) bilakaerari erreparatzen badiogu, aberatsen errentak azkarrago hazi ziren pobreenak baino. Familia pobreen errentak (%40a artekoak) %5 azpitik hazi ziren; hurrengo taldekoak (%40tik %80 arte) %5 eta %10 arte; eta familia aberatsenen errentak %10etik gora hazi ziren.
E.A.E.-ko hamarrenekin alderaketa
Urtea 1. dezila 2. dezila 3. dezila 4. dezila 5. dezila 6. dezila 7. dezila 8. dezila 9. dezila 10. dezila 2013 % 11,8 % 11,2 % 12,1 % 12,5 % 10,7 % 8,8 % 9,2 % 9,8 % 8,3 % 5,6 2014 % 11,9 % 12,7 % 11,5 % 11,9 % 10,8 % 9,6 % 8,2 % 10,5 % 7,4 % 5,6 2015 % 12,0 % 11,9 % 11,9 % 11,0 % 10,9 % 9,3 % 9,3 % 9,4 % 7,0 % 7,2 2016 % 11,2 % 11,9 % 10,8 % 11,6 % 10,4 % 8,8 %10,0 % 9,1 % 8,7 % 7,5
E.A.E.-ko familia guztiak errentaren arabera ordenatu eta gero, hamar multzotan (hamarrenak, dezilak) banatu daitezke. Hamarren edo dezil bakoitzan dauden familiak bi errenta artean daude. Esateko, 6. hamarrenean edo dezilan daudenak familien %50ak baino errenta altuagoa dute, baina beste %40ak baina txikiagoa.
Taula eta grafika hauek Soraluzeko familiak E.A.E.-ko dezilekin alderatzen ditu. Adibidez, 2016 urtean Soraluzeko familien % 8,8k E.A.E.-ko 6. hamarrenean zeuden. Hau da, E.A.E.-ko familien %50ak baino errenta altuagoa zuten... eta Soraluzeko familien %55,9k baino gehiago (%11,2 + %11,9 + %10,8 + %11,6 + %10,4).
Orokorrean, Soraluzeko familiek E.A.E.-ko familiek baino errenta txikiagoak dituzte: hamarren pobreetan familien %10a baino gehiago daude, eta hamarren aberatsenetan alderantziz gertatzen da. Dena dela, 2013-2016 epean distantzia hau pixkat murriztu da.
Desberdintasun ratioak
Urtea Azpiko %20en
errenta[1]Gaineko %20en
errenta[2]20/80 ratioa Azpiko %50en
errenta[3]Gaineko %50en
errenta[4]50/50 ratioa 2013 7.263 € 73.287 € % 9,9 15.325 € 52.037 € % 29,5 2014 6.954 € 73.544 € % 9,5 14.825 € 51.699 € % 28,7 2015 7.523 € 78.853 € % 9,5 15.418 € 54.663 € % 28,2 2016 8.001 € 83.390 € % 9,6 16.379 € 57.987 € % 28,2
Ratio hauek familia pobreenak eta aberatsenak alderatzen dituzte, desberdintasunak nabarmentzeko.
Hiru ondorio atera daitezke:
- Familien %20 pobreenek %20 aberatsenen hamarrena kobratzen dute.
- Familiak erdi eta erdi banatzen, pobreenek aberatsenen laurdena pasatxo kobratzen dute.
- 2013-2016 epean desberdintasunak pixka bat areagotu dira.