Azala

Sorapediatik

Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!

Ba al zenekien...
...Soraluzen kamioi eta autobusendako motorrak egin zirela?
PACL. Naval-SOMUA suhiltzaile kamioia 01.jpg

Aurreneko esperientzia automozioan Thornycroft lurrin-kamioia izan zen, 1904 urtean, baina hogeita bost urte geroxeago, The Placencia de las Armas Company Limited-ek berriz parte hartu zuen arlo horretan.
20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, Sociedad Española de Construcción Naval (SECN) enpresak, Vickers talde ingelesarenak, kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA enpresarekin, beraien ibilgailu industrialak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.
Ekoizpena Vickers taldearen beste enpresei azpikontratatu zion: Astilleros del Nervión, SECNren Reinosako lantegia eta Soraluzeko Compañía Anónima de Placencia de las Armas.
Soraluzeko lantegian 4 eta 6 zilindrotako motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egin ziren. Horretarako, besteak beste, SOMUA etxeko taladro erradialak erabiltzen ziren. 1932ko martxoan Fabrika zaharra prestatu zuten motorren saiakerak egiteko.
Motorrak gasolinazkoak ziren, eta bi modelo zeuden, 4 zilindrotakoa (22 HP/ zaldi fiskal) eta 6 zilindrotakoak (35 HP/ zaldi fiskalak). Bezeroak nahi izanez gero, ibilgailuetan diesel motorra ere ezarri zitekeen.
1935 urtean SAPA sortu zenean, SCENrekin zegoen kontratua mantendu zuten, eta ibilgailu industrialen motorrak egiten jarraitu zuten. 1941 urtean, berriz, SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.
Ekoizpena, batez ere, autobusak eta kamoiak izan ziren. Mota askotako kamioiak: zamakoak, bolketeak, ur-tankeak… eta suhiltzaileentzakoak. Horietako bat Bilbon gordetzen da, Konsoni lantegian. Naval-SOMUAren ibilgailu industrialei buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.


Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.

¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.


Gaur egun, 2024eko azaroaren 21, Sorapediak 1.640 sarrera ditu, eta 5.858 fitxategi (batik bat argazkiak).