Mendiak (eu)

    Sorapediatik

    Soraluze mendi artean dago. Deba ibaiak eta Sagar-errekak hirutan banatzen dituzte inguruko mendiak:

    • Deba ibaiaren eskumaldean, Elgoibar aldetik: Munetako haitzak, Kortazarreko haitzak, Akelarre, Pagomuneta, Atxolin, Atxolin Txiki, Gurutzebakar, Irukurutzeta, Aizpuruko zabala, Aizkonako haitzak. Mendi guzti hauek Mazelaegi edo Muskuritzu izeneko mendilerroan daude.
    • Deba ibaiaren ezkerraldean eta Sagar-errekaren eskumaldean, Bergara aldetik, Krabeliñatx dago.
    • Deba ibaiaren ezkerraldean eta Sagar-errekaren ezkerraldean, Eibar aldetik Aingeru guarda eta Ilordo daude.

    Gainera, ba dira beste mendiak oso gertuak, nahiz eta Soraluzeko lurretan ez egon. Estateko, Mazelaegi mendilerroan Leiopago eta Elosumendi daude. Sagar-errekatik abiatuta Bergara, Elgeta eta Eibarko hainbat mendietara igo daiteke: Topinburu, Aingeruguarda, Garbe, Azurtzamendi, Tranku, Azkonabieta, Galdaramiño… Azkenik, Maltzagatik barrena Arratera igo daiteke, eta bertatik Urko, Akondia edo Kalamuara igo.


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kontuak

    Mendi asko mugan daude: Atxolin (Elgoibarrekin), Atxolin txiki (Elgoibarrekin), Kurutzebakar (Elgoibar eta Bergararekin), Krabelinaitz (Bergararekin).

    Mendi guztiak ez dira Soraluzekoak, baina oso gertukoak: Karakate (Elgoibar), Irukurutzeta (Elboibar, Bergara eta Azkoitia)


    Erreferentziak

    • Www.mendiak.eus, wikilok,mendikat.net, wikipedia