Auzi Orokorra (eu)

    Sorapediatik

    Espainian gorrien agintaldiari buruzko Auzi Orokorra, Ministerio Fiskalak eraikitakoa[1], Auzi Orokorra edo Causa General moduan ere ezagutua.


    Espainiako Auzi Orokorra

    Espainako gerra zibilaren (1.936-1.939) ostean, orduko Justizia Ministroak, Eduardo Aunos-ek, ikerketa prozesu itzel bat bultzatu zuen 1.940ko apirilaren 26ko dekretu baten bidez.

    Helburua, dekretoaren sarreraren arabera, "gorrien agkntaldiaren garaian egindako ekintza kriminalak jasotzea" zen. Gerra garaiaz gain, ikertutako epeak Errepublikako urreak ere hartzen zituen; hau da, 1.931 urtetik 1.939 arte hartzen zituen.

    Auzi Orokorraren ikerketa (eta ondorioak) 1.960 hamarkada bukatu arte jarraitu zuen: 1.969 urteko lege-dekretu baten bidez Francisco Francok gerra bukatu aurreko delitu guztiak preskibatutzat eman zituen.

    Auzi Orokorraren emaitzak bi modutan erabili zituzten. Alde batetik, ikerketetan identifikatutako "errudunak" atxilotzeko eta epaitzeko, aurretik esperxeratuta edo fusilatuta ez baziren behintzat. Eta bestetik 1.936eko altxamentu militarra zuritzeko.

    1.980 urtean dokumentzio guztia Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionalera pasa zen (ia 4.000 kutxa), eta 2.011 urtean Salamankara eruan zuten, Memoria Historikoaren Gunera.

    Gaur egun agiri guztiak digitalizatuta daude. Kontsultak Portal de Archivos Españoles[2] (PARES) atarian egin daitezke.


    Auzi Orokorra Soraluzen

    Beste herri gehienetan bezala, Soraluzen Auzi Orokorrari ekin zioten. Aurrena, hildakoen zerrenda egin zuten, lau izenekin: Serafin Achòtegui, Manuel Lersundi, Xyz eta Xyz. Gero beste bi gehitu zituzten, zxy eta zxy (azken hau ez zen Soraluzekoa, baina behin auzia Soraluzen hasita, agiri guztiak Soraluzeko bilduman gordetzen dira).

    Bakoitzarekin jarraitutako prozesua oso antzekoa izan zen. Lehena, gertuko baten lekukotasuna, noiz atxilotu zuten, noiz eta zeintzuk hil zuten jakitzeko. Datu gutxi zirenean, ea beste lekukoren bat egon zitekeen.

    Gero, salatuen bila hasi ziren. Soraluze kasuan, bi afusilatuta zeuden ordurako (xyz Lete eta Manuel Mùgica) eta hirugarrena desagertua (xyz Vàzquez).

    Kasu batean (Manuel Lersundi) gorpuari buruzko ikerketak ere egin ziren.

    Prozesuaren hasieran alkateak eta udal idazkariak parte hartu bazuten ere, gero bake epailea eta epaitegi idazkaria arduratu ziren.

    Ondorengo ataletan Soraluzeko Auzi Orokorrean jasotakoak azaltzen dira.


    Hildakoak

    Serafìn Achòtegui Urreztieta

    Manuel Lersundi Aramburu

    xyz Larrearegui

    xyz Garate Unceta-Barrenechea

    xyz

    xyz Oyarzàbal

    Salatuak

    xyz Lete

    xtz Vàzquez (el asturiano)

    Manuel Mùgica Ariznavarreta (Carol / Manolo)

    Lekukoak

    Agintariak eta administrazioa

    Bi udal agintarik hartu zuten parte, prozesuari hasiera ematen:

    • xyz Larrañaga, alkatea (2. eta 3. orrialdeak).
    • Arturo Oregui, udal idazkaria (2. eta 3. orrialdeak).


    Agiriak

    Soraluzeko Auzi Orokorraren agiriak Salamancan gordetzen dira, Memoria Historikoaren gunean. Agiriak irakurtzeko, sakatu hemen.

    Guztira 52 orrialdek osatzen dute Soraluzeko Auzi Orokorra:


    Erreferentziak

    1. Causa general instruida por el Ministerio Fiscal sobre la dominación roja en España.
    2. Portal de Archivos Españoles. Auzi Orokorraren dokumentazioa.