Maala ermita (eu)

    Sorapediatik
    Maala ermita
    Santa Maria Magdalena ermita
    Olabarrena. Presa (Florencio Josep Lamot 1753).png
    Estiloa
    Mendea XVII
    Kokapena Herrigune historikoa
    Mota Eraikina


    Azalpena

    Ermita hau egiteko asmoa zegoen, eta XVII mendean herriak horretarako esparrua prest zeukan, Errekalde eta Atxuri artean hain zuzen. Eta ermita eraikitzeko dirua lortu artean, gurutzea jarri zuten paraje hartan.

    Mende bukaeran Soraluzeko orduko ospitala (Errabal 18) oso egoera txarrean zegoenez, 1.685 urtean berria eraikitzea erabaki zuten. Horretarako Maala ermitaren ondoko tokia aukeratu zuten

    hiriaren beste orube bat dago, Madalena donaren izenean ermita bat egiteko... Madalena ermitaren gurutzea dagoen tokian...

    Ospitalea 1.701 urterako bukatuta zegoen; ermita, berriz, ez zen inoiz eraiki. Hala ere, orduko gurutzearen ordezkoa oraindik bertan dago, Errekalde kaleko 1. zenbakian.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak